BERRIAK

Proiektuen indarra: ikasle aktiboak martxan!

Hasi dira aurten ere, Batxilergoko disziplinarteko proiektuak. Hasi dira bizikletak, Afrikako mapak eta azalaren zaintzaren inguruko hizlariak Almen gunean ikusten… webcamekin batera. 

Izan ere, aurten,  proiketuen garapena ikasle batzuk konfinatuta daudela egin beharko dute. Erronka berria denontzako ere! Horrelakoetan batxiko eremuen bizitasuna ederra izaten da. Ikasle bakoitzak aukeratu duen espezialitatearekin zerikusia duten gaiak aktibatzen ditugu proiektu hauetan. Zientifikokoak Zanbulun laborategian egongo dira azala babesteko kremak sortzen, teknologikokoek bizikletak desmotatu, pintatu berriz ere montatu, osagaiak 3Dn diseinatu eta inprimatu jardungo dute; giza-gizartekoek, Afrikako errealitate anitza aztertuko dute makroekonomia, kontu finantzieroak, aspektu historikoak eta geopolitikoak uztartuta. Argazkiak.