BERRIAK

Proiektuen aurkezpenak

Gazteluondoko 1. eta 2.mailako ikasleek azken hilabeteetan ikasitakoaren aurkezpenak egin dituzte aste  honetan. 1.mailakoek Dinosaurio garaiaren eta Lehen gizakien bizimoduaren aurkezpena prestatu dute. 2.mailakoek, berriz, Unibertsoaren sorrerari buruzko aurkezpena egin dute.

Astearte goizean Olarteko 5 urteko haurrak etorri ziren Gazteluondora eta bertako aretoan ikuskizuna prestatu zuten; 1.mailako ikasleak eta baita 2.mailakoak ere.

Asteazken arratsaldean, 2.mailakoek gurasoei aurkezpena egin zieten. Era berean, atzo 1.mailakoen txanda izan zen eta gurasoei beraien proiektuko azalpena zehatzak eman zizkieten. Azken hilabeteetan ikasitako guztia erakusteaz gain, egindako primerako lana ere ikusgai geratu da. Argazkiak.