
Atzo, arratsaldeko 17:00etan, Haur Hezkuntzako 3-6ko irakasleek PROI metodologian sakontze formazio saioa izan zuten Almenen. Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza ohiko irakaskuntza tradizionaletik aldentzen den metodologia da eta ikasteko zein irakasteko beste modu bat proposatzen du.
Konfiantzaren Pedagogiaren markoan, metodologia honen bitartez ikasleak goi mailakoak diren prozesu kognitiboak (pentsamendu analitikoa, kritikoa eta sortzailea) jartzen ditu martxan. Irakaslea berriz, prozesu kognitibo horiek gerta daitezen testuinguru aproposak sortzeaz arduratzen da.
Metodologia hau egoera-arazo-erronka-behar batetik abiatzen da. Behar hau ikuspegi sozial batetik planteatzeak motibazio gehigarria suposa dezake ikasleentzat eta Arizmendik zehaztu duen ikaslearen irteera-profilari erantzuten dio gainera (pertsona euskaldun, kooperatibo eta konpetentea).
Datorren asteazkenean bigarren saio egingo dute. Argazkiak.