BERRIAK

PROI berria martxan: XNO, Personal Trainer eta Eraikuntza

Batxilergokoak proiektu berri batean murgilduta daude: XNO, Personal Trainer eta Eraikuntza. Ikastetxe baten espazioa diseinatu beharko dute, entrenatzaile profesionalen enpresa bat sortu eta albistegi bat egin.

Ibilbide teknologikokoek ikastetxe baten espazioa diseinatuko beharko dute, energetikoki eraginkorra eta pedagogia berrietara egokitua. Horretarako, kalkuluak egiteaz gain, planoak irudikatu beharko dituzte espazio hori behar bezala diseinatzeko.

Arlo zientifikokoek entrenatzaile profesionalen enpresa bat sortuko dute; bulegoa, webgunea eta langile espezialistak izango dituena. Bezero batekin harremanetan jarriko dira eta bere osasuna bermatuko duen entrenamendu pertsonalerako plan bat diseinatzeko.

Giza ibilbidekokoek XNO proiektua gauzatuko dute, informazioaren itsaso handi batean bizi garelako eta ikusten dugun guztia ez delako egia, kritikoak eta eraikitzaileak izaten ikastea izango dute helburu. Azken produktu moduan albistegi bat egin beharko dute.

Argazkiak.