BERRIAK

Profesionalen batzarra eta zuzendari nagusiaren erreleboa

Irailaren 1ean Gaztelondon ospatu zen profesionalen batzarrarekin eman genion hasiera ikasturteari. Bertan aurreko ikastaldiaren balorazioa egin, eta aurretik datorkigun fase berriaren ildo estrategiko nagusiak azaldu zituzten zuzendaritza taldeko hainbat kidek. Honetaz gain, J.Iñaki Etxezarreta zuzendari ohia agurtu, eta Ignazio Barañano zuzendari nagusi berriari ongi etorria eman genion. Barañanok, besteak beste, aurrerantzean bere ardurapean izango den lan-taldea aurkeztu zuen; aurpegi berriak, Arantxa Lejarraga (Orientazio eta Garapen zuzendaria), Jon Otxandategi (ERDU Arrasateko arduraduna) eta Naiara Okina (Komunikazio arduraduna) izan ziren. Argazkiak.