BERRIAK

Portugaleko iparraldea ezagutzera

Gaztelupeko batxilergo 2. mailako ikasleak Portugaleko iparralde aldera joango dira ikasbidaian irailaren 22tik 27ra bitartean. Bi autobusetan joango dira, guztira 73 ikasle eta 4 irakasle. Lehenengo egunean Penaventura parkera joango dira. Bertan, paintball, alpine coaster eta horrelako aktibitateak egingo dituzte. Ondorengo geltokiak, Oporto, Guimaraes, Coimbra eta Aveiro herriak izango dira.