BERRIAK

Planteamendu laborala bozkatu dute profesionalek
Planteamendu laborala

Eguaztenean, Arizmendi Ikastolako profesional guztiak elkartu ziren Arimazubiko aretoan planteamendu laboralaren zazpi kapituluak eta bi eranskinak bozkatzeko. Iñaki Etxezarreta zuzendari orokorrak eta Aitziber Arregi lehendakariak bozketa-txostena aurkeztu ondoren, partaideen iritziak jaso ziren eta, azkenik, bozkatu egin zen.

Planteamendu laborala, formalki, 2015-16 ikasturtean abiatu zen, eta urte eta erdiko prozesuaren ostean, eta, profesionalek bozkatuta, azaroko Kontseilu Errektorean hartuko da erabakia. Etxezarretak adierazi zuen moduan, “emaitza bezain garrantzitsua izan da prozesua, besteak beste, oso parte-hartzailea izan delako.” KEko, KSeko eta zuzedaritzako bina kiderekin osatutako DOS taldeak bideratu du, eta lehenengo zirriborroari 163 emendakin egin zitzaizkion, horietako 95 onartu zirelarik.

Argazkiak