BERRIAK

“Planetak” antzerkia Umezaintzan

Azken bi hilabetetan Umezaintzako 5 urteko haurrek landutako proiektuari bukaera polita emateko, gurasoei antzerki bat eskaini zieten aurreko ostiralean.

ESPAZIOA gaia gidari hartuz, bertan astronautak, eguzkia, izarrak, planetak, asteroideak, ilargia eta Saturnotik etorritako biztanle bitxia azaldu ziren.

Proiektu honekin planteatu dugun erronka gure planeta hobeto zaintzeko, plastikoaren erabilpena murriztea izan da. Horretarako, guneari proposamen bat egingo diogu, baina hau aurrerago kontatuko dizuegu. Argazkiak.