
DBH 1eko ikasleek ikasturte honetako 2. PROIa amaitu berri dute. PlanE.T. Motion izan da proiektuaren izena eta Unibertsoa, Lur planeta, giza eragina planetan, aztarna ekologikoa, etab. lantzen ibili dira. Amaierako produktu moduan, Stop Motion teknika bidezko dokumental batzuk sortu dituzte. Jarraian ikusgai dituzue gela bakoitzeko dokumental bozkatuenak. Sormena, teknika, autosuperazioa, umorea eta narrazioa dira saritu direnak.