BERRIAK

Pisa probetan, Arizmendi bikain

PISAko probatan Arizmendi Ikastolako emaitzak bikainak dira. Martxoaren 30eko Kontseilu Errektoreko bileraren ostean, lehendakariak esan zuenez: “Oiartzun mediatiko izugarria izaten duen mundu mailako proba da PISA, eta aurten zarata handia atera dute Euskal Herriko datu txarrek. Ez, ordea, gure ikastolak, emaitza bikainak izan baititugu. Zientzietan, 514 puntu (munduko rankingeko 12. postua); ulermenean, 507 puntu (10. postua) eta matematikan, 526 puntu (7. postua). Datu berezia dugu matematikarena, Europako altuena. Azpimarratu behar da gure hobekuntza 2012tik hona: zientzietan pasatu gara 481etik 514ra; ulermenean, 497tik 507ra eta matematikan, 501etik 526ra. Progresio itzela. Aurten PISA digitala egiteko hautatu gaituzte.” Tauletan, datu horiek eta beste batzuk ageri dira.

Bestalde, joan zen astean, Arizmendi Ikastola espainiar estatuko hogei ikastetxe berritzaileenen zerrendan jarri zuten.