
Aurreko asteartean abesbatzako kideak grabaketa saio batean parte hartu zuten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin. Humanity at Music proiektuan ere parte hartuko dute pailazoek eta irailaren 14an Buesa Arenan eskainiko den ikuskizun erraldoiari oihartzuna emateko “Etorkizuna” kantua koreografiarekin grabatu zuten.
Goizean Gaztelupeko abesbatzakoek eta Santa Teresako haurrek, Santa Teresa gunean parte hartu zuten eta arratsaldez Arrasateko Goikobalu Txiki abesbatza eta Almeneko abesbatzakoek Albinako urtegian. Haurrak zoratzen, pailazoak hurbiletik ezagutzeko eta beraiekin hitz egiteko aukera izan zutelako eta Porrotxek tarteka, magia saio txiki bat ere eskaini zien kantariei.
Grabaketa lanetan Arteman komunikazio enpresako teknikariak ibili ziren eta dronarekin ere hartu zituzten hainbat irudi. Sortuko duten bideoa Etorkizuna kanta eta dantza promozionatzeko erabiliko da. Argazkiak.