BERRIAK

Piktoidazkerako pilotajea

Gazteluondo eta Arimazubiko 4. mailakoek, berrogeialdian, ipuin bat sortzen aritu dira meet bidez. Ipuinak sortzeko orduan, ilustrazioak aukeratu behar izan dituzte. Eta zorionekoak! Aukeratutako ilustrazioen sortzaileekin, Artur Laperlarekin eta German Ycobalzetarekin, online egoteko aukera izan dute. Ikasleek aukeratutako ilustrazioak erakutsi dizkiete, eta haiek, era berean, hainbat aholku eman dizkiete ilustrazioak egiten jarraitzeko. Argazkiak.