BERRIAK

Piktoidazketa, sormenezko ikaskuntza metodologia berritzailea

Aurreko astean, Pycto erakundetik, Roser Ballesteros eta Anna Preixens egon ziren Arizmendin Piktoidazkera metodologia berritzailean inguruan formazio saioak ematen. Piktoidazketak irudia, ahozkotasuna eta hizkuntza-ekoizpena lantzeko bide ematen du modu sortzailean eta une honetan martxan dauden bi esperientzia pilotuetan ikasleak zein irakasleak oso gustura dabiltza.

Ostegunean ez zuten denborarik galdu. Une honetan hiru esperientzia pilotu daude martxan Konfiantzaren Pedagogiaren baitan biltzen diren hiru ikastoletan (Axular, Laskorain eta Arizmendi). Eta hiru ikastolak Pyctoko kideekin elkartu ziren orain artekoaren jarraipena egiteko eta aurrera begirako urratsak irudikatzeko. Ondoren, Ikastolen Elkartean Lehen Hezkuntzako zuzendaritza lanetan ari den Belen Baztarrika aurreko guztiekin elkartu zen eta metodologia honen planteamendua, esperientziak eta proposamenaren berri jaso zuen.

Hurrengo egunean berriz, Lehen Hezkuntzan ardura pedagogikoa duten hainbat kiderekin eta DBHko beste hainbatekin beste saio bat egin zuten datorren ikasturtean metodologia honek izango duen garabidea irudikatzeko. Argazkiak.