BERRIAK

Pictoescritura, sorkuntza eta pentsamendu bisuala lantzen

Pictoescritura hizkuntzen ikasketa prozesuan umearen sormena eta pentsamendu bisuala  suspertzen duen metodologia berritzailea da. Atzokoan, EHIko Belen Bazterrika eta Junkal Lertxundi etorri ziren Gazteluondora pictoescriturako saioa ezagutzera. Bide batez, egunari nola ematen dioten sarrera ikusi eta 1. zikloa bisitatzeko aukera ere izan zuten.