BERRIAK

Parte-hartze handia gurasoen formazioan (etxeko lanak)

Interesa azaldu zuten guraso kopurua (120 aita-ama) kontuan hartuz, bi saio antolatu behar izan zituzten etxerako lanei buruzko formazioari begira. Matematikako irakasle Leire Aranak eta LHko zuzendari Maider Hercek bideratu zituzten saioak, eta bertaratutakoei azaldu zieten gure ikastolak etxeko lanen inguruan duen ikuspegia (betiere Konfiantzaren Pedagogiaren markoaren barruan). Matematikako proposamen bat ere erakutsi zieten seme-alabekin praktikan jartzeko. Aste honetako formazioa  lehen eta bigarren mailako gurasoentzat izan da. Datorren astelehenean, berriz, hirugarren eta laugarren mailakoentzat izango da (Gaztelupen, 17:30ean). Horrekin amaituko da lehenengo hiruhileko formazio zikloa (Kiva, matematika manipulatiboa eta etxerako lanak). Argazkiak.