BERRIAK

Pantailaldia, euskarazko ikus-entzunezkoak sustatzeko ariketa kolektiboa

Pantailak Euskaraz taldeak euskalgintzako beste hainbat eragileren babesarekin, euskarazko edukien kontsumoa areagotzea helburu duen Pantailaldia ekimena antolatu du, azaroaren 11tik 18ra bitartean.

Antolatzaileen esanetan, «Telebistan, zineman, streaming plataformetan, Youtuben, bideojokoetan… dauden euskarazko kateak, baliabideak, euskal sortzaileen lanak zein nazioarteko euskaratutako edukiak kontsumitzeko ohitura zabaldu nahi du Pantailak Euskaraz ekimenak euskal komunitate linguistikoan. Pantailetan kontsumitzen dugunak hizkuntza ohituretan eragin zuzena du, eta, beraz, herritarrak euskarazko kateak eta edukiak hautatzera bultzatu nahi ditu». Helburu honetaz gain, “Herritarrek horretarako dituzten zailtasunen kontzientzia hartzea eta, erakundeen aldetik, euskararen presentzia eta erabilera ikus-entzunezkoetan biderkatzeko neurri berriak beharrezkoak direla azaleratzea”

Pantailaldian izena emateko esteka, hemen.

Jarraian, Berrian argitaratutako albistea.