BERRIAK

Ikastolako bizitza

Jatorrizko herrietako ordezkariak Basabeazpin

Jatorrizko herrietako ordezkariak Basabeazpin

Azken hiru urteotan bezala, Garabidek antolatuta, hainbat lagun etorri dira bailarara Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu ikastaroan parte hartzera. Gehien bat, Hego Ameriketako jatorrizko herrien ordezkariak dira (nasak, maputxeak, nahuatlak, kitxuak, aimarak….). Bada, aurreko bi aldietan bezala, Basabeazpin izan dira aurreko astean helburu bikoitzarekin: ikastolaren izaera kooperatiboa eta Konfiantzaren Pedagogiaren praktika ezagutzeko (hitzaldi, praktika eta solasaldien […]

GEHIAGO >

Planteamendu laborala bozkatu dute profesionalek

Planteamendu laborala

Eguaztenean, Arizmendi Ikastolako profesional guztiak elkartu ziren Arimazubiko aretoan planteamendu laboralaren zazpi kapituluak eta bi eranskinak bozkatzeko. Iñaki Etxezarreta zuzendari orokorrak eta Aitziber Arregi lehendakariak bozketa-txostena aurkeztu ondoren, partaideen iritziak jaso ziren eta, azkenik, bozkatu egin zen. Planteamendu laborala, formalki, 2015-16 ikasturtean abiatu zen, eta urte eta erdiko prozesuaren ostean, eta, profesionalek bozkatuta, azaroko Kontseilu […]

GEHIAGO >

Ikasleak Deba ibaia garbitzen

Almenekoak erreka garbitzen

Udazkenero bezala, Debagoieneko Mankomunitateak Deba ibaiaren garbiketa sustatu du, eta ohi bezala, auzolanean egiteko jarduera gisa aurkeztu du. Ekimen horren baitan, orain aste batzuk Almenenekoek Eskoriatzako Ibarraundi museoko gonbidapena jaso zuten Deba ibaiaren zati bat garbitzeko. Seigarren mailakoak parte hartzera animatu ziren, eta aurreko ostiralean Eskoriatzara joan ziren, auzolanean errekatik zaborra jasotzera. Ordu batzuk horretan […]

GEHIAGO >

Gabonetako kanpainaren azken eguna

gabon kanpaina

Azken urteotan egin izan den bezala, aurten ere Arizmendi Ikastolak, Gabonei begira, eta hainbat ikastolari eta euskalgintzari laguntzeko,  produktu batzuk erosteko aukera eskainiko die familia eta langileei. Aurtengo produktuak bost izango dira: Seaskako egutegia, Ahüzki otarra, Irati otarra, Errigorako saski beltza eta Errigorako saski zuria. Gaur da eskaera egiteko azken eguna Eki.men honen bitartez, Arizmendi Ikastolak […]

GEHIAGO >

Elkarlan Sariak: ikastolako lanari botoa

Kirolezberdin

Orain bizpahiru urte, Aita Mennik eta TAFYD heziketa zikloak, elkarlanean, garunean kaltea duten pertsonekin proiektu bat jarri zuten abian. Aurten, San Juan de Dios ospitaleak eta ikastolako ZIG gelak (Zeregin Ikaskuntza Gela) bat egin dute proiektuarekin, eta Elkarlan Sarietara aurkeztu dute egitasmoa (Kirolezberdin). Botoa emateko epea azaroaren 15era arte Publikoak bozketa bidez parte hartu ahal […]

GEHIAGO >

KParen ikastaroa profesionalentzat

KParen sakontze ikastaroa

Konfiantzaren Pedagogiaren sakontze ikastaroan parte hartzen dihardute 60 lagunek Arizmendi Ikastolako Gaztelupen. Astelehenean hasi eta ostiralera arte izango da, 09:00etatik 15.30ak arte. Partaideak hainbat ikastolatako profesionalak dira: 41 lagun Anoeta, Lazkao, Laskurain, Axular, Orio, San Benito, Txantxiku eta Zubimusu ikastoletatik etorri dira eta hemeretzi kide bertakoak dira. Arizmendi Ikastolako Berrikuntza Pedagogikoaren zuzendari Amaia Anterok gidatzen […]

GEHIAGO >

Bihar Ezkurtxorekin Apotzara

Ezkurtxo_1

Bihar, larunbata, Ezkurtxoren Eguna ospatuko dute Jose Arana eta Almeneko ikasleek. Bi urtetik gorako haurrek eta Lehen Hezkuntzako laugarren mailara artekoek arratsalde pasa egingo dute Eskoriatzako Apotza auzoan. Hirugarren bueltari ekingo diote aurten Udala eta Arizmendi Ikastola (Jose Arana eta Almen) egitasmoarekin hasi zirenetik, orain hogei-bat urte, aurtengoa hirugarren itzuleraren hasiera izango da, Apotzagan –bertan […]

GEHIAGO >

HEZIKOOP proiektu kooperatiboaren aurkezpena

Hezikoop proiektuaren aurkezpena

Hezikoop egitasmoaren aurkezpena egin zen atzo Garaia Berrikuntza Gunean. Huheziko dekano Begoña Pedrosak eta Arizmendi Ikastolako zuzendari J. Iñaki Etxezarretak aurkeztu zuten proiektua. MU-Huhezi eta Arizmendi Ikastola iaz hasi ziren diseinatzen “hezkuntza kooperatiboaren eredu berria” ekarriko duen proiektua: HEZIKOOP. Abiapuntu du ikastola kanpoko eragileekin zein barruko kideekin 2015-16an egindako ikerketa (Iparra: Arizmendi 2020), eta Etorkizuneko […]

GEHIAGO >

Ostiralean frantses ikasgaikoak, Miarritzen

Frantsesekoak Miarritzen_1

Aurreko ostiralean, DBHko bigarren mailako frantseseko ikasleek Miarritzen pasatu zuten eguna. Azokan eta bertako kaleetan egin zituzten mintzapraktika saioak, eta, eguraldia lagun, primeran ibili ziren. Irteera hori azken urteotako ohiko jarduera da, gelan ikasitakoa praktikan jartzeko. Pepe Arregi, Maite Beitia eta Ana Aranzabal irakasleak joan ziren eurekin.

GEHIAGO >

Ikasleak zientzialarien topaketetan

Batxilergokoak zientzialariekin

Atzo Gaztelupe eta Almeneko batxilergoko ikasleak zientzia topaketetan izan ziren Bilbon. Donostia Internation Physics Center zentroak gonbidatuta eta Pedro Miguel Etxenikek gidatuta, hiru zientzialarirekin solasean egiteko aukera izan zuten: 2013ko Kimikako Nobel saridun Martin Karplus-ekin, 1997ko Fisikako Nobel saridun Claude Cohen-Tannoudji-rekin eta Dame Jocelyn Bell Burnell zientzialariarekin. Topaketetan zientzialariek ikasleen galderak erantzun ohi dituzte; horretako […]

GEHIAGO >
96 / 113« First...102030...9495969798...110...Last »