BERRIAK

Ikastolako bizitza

Almeneko 50. erakusketa Arrasaten

Almen 50_erakusketa Arrasaten

Joan zen astean, Leintz Gatzagatik Arrasatera ekarri zuten Almeneko 50 urteurrenaren erakusketa, eta ostegun eta larunbata bitartean lagun ugari gerturatu zen bertara, bereziki, erakusgai zeuden argazkiak ikustera. Ostiral arratsaldean, luntxa lagun, aurkezpena egin zuten antolatzaileek, Almeneko sorrerari erreferentzia eginez, batik bat. Hurrengo erakusketa aste honetan jarriko da Aretxabaletako mojen komentuan, maiatzaren 11tik 14ra bitartean. Ondoren, Eskoriatzan […]

GEHIAGO >

Bozkatu BHklip-eko Ikuslearen Saria

BHKlipeko Ikuslearen Saria maiatzaren 16ra arte bozka daiteke Hiru sari banatuko dira maiatzaren 20an egingo den sari-banaketa ekitaldian. Horietako bat, Ikuslearen Saria, oraindik erabakitzeko dago. Sari hori jasotzen duen taldeak 150 euro irabaziko ditu. Herenegun zabalduta bozkatzeko aukera, 250 bozka eman dira dagoeneko. Parte hartzerik nahi? Bertatik egin dezakezu.

GEHIAGO >

Ostiralean, batxilergokoen Got Talent ikuskizuna

Ostiralean, apirilaren 29an, batxilergo 1. mailako ikasleek ikuskizuna eskainiko dute 18:00etan, Amaia antzokian. Ohikoa da Arizmendi Ikastolan ikuskizun hori, izan ere, batxilergoko azken urteari begira antolatzen den ikasbidairako finantza bideetako bat da. Modalitateko talde bakoitzak hainbat esketx edo koreografia prestatu ohi du eta irakasleek beraiek ere ezustekoren bat prestatzen dute. Antolatzaileek entseguak ikusita aurreratu dutenez, […]

GEHIAGO >

Batxilergoko ikasleak Zientzia Azokan, Bilbon

Batxilergokoak Zientzia Azokan

Aurreko larunbatean, apirilaren 23an, Gaztelupeko Kultura Zientifikoko ikasleek Elhuyarrek antolatzen duen Bilboko Zientzia Azokan parte hartu zuten azken hilabeteotan zientziarekin lotuta garatu duten proiektuaren aurkezpena eginez. Euskal Herriko eta Galiziako hainbat talderekin batera izan ziren Bilboko Plaza Berrian egun osoz. Batxilergoko lehenengo mailako sei ikasleak Miren Artesano irakaslearekin batera Gominola osasuntsuak proiektua burutu dute ikasgaian. […]

GEHIAGO >

Konfiantzaren Pedagogiaz, Madrilen

A. Antero Madirlen, KPaz

Larunbatean, hilak 23, Amaia Antero Arizmendi Ikastolako Berrikuntza Pedagogikoaren zuzendaria Madrilen izan zen “Escuela de Educación Disruptiva” jardunaldien baitan elkarrizketa ireki baten parte hartzen. Besteak beste, Reduvolution liburuaren egile den Maria Acasok gidatzen duen hezkuntza ekimen horren urteko laugarren saioa izan zen larunbatekoa, eta “Ser o no ser. La centralidad de la Educación Emocional en […]

GEHIAGO >

Imagine food saria I. Unamunorentzat

Imagine food saria

Eroskik antolatzen duen Imagine food lehiaketan, saria irabazi du Gazteluondoko ikasle Irati Unamunok. Irudi bidez egindako “Unibertsoa” errezetagatik bigarren zikloko lanik onena izan da Iratirena, eta astelehenean, sari-banaketan, bizikleta bat jaso zuen opari eta ikastolak 2.000 euro. Esan bezala, aurreko astelehenean, hilak 18, jaso zuen saria Arrasateko Eroski hipermerkatuan. Hara hurbildu zen bere ikaskideekin batera, […]

GEHIAGO >

BHko ikasleak Jakin-mina mintegian partaide

Jakin-mineko ziurtagiriak jasotzen

Ikasturtean zehar DBH 4ko eta batxilergoko ikasleek Jakiundek antolatutako Jakin-mina mintegian parte hartu dute, eta aurreko ostiralean mintegian parte hartzeagatik ziurtagiria jaso zuten ikasleek. Argazkian ageri dira ikasleekin eta ikastetxeetako ordezkariekin batera, Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia; Jesus Ugalde, Jakiundeko lehendakaria; José Mª Asua, Basque Center for Macromolecular Design and Engineering-Polymat Fundazioko zuzendaria eta Jakiundeko […]

GEHIAGO >

Batxilergoko ikasleak POPBL metodologian

POPBL metodologia

Almenekoak Aste Santuetako opor aurretik aritu ziren eta gaur hasiko dira Gaztelupekoak Almenen, batxilergoko lehenengo mailako 46 ikasle PBL-POPB lanetan aritu ziren martxoaren 8tik 18ra. POPBL metodologiaren helburua diziplina arteko lanak egitea da. Honela, ikasleak konpetentzien lanketarako arazo/egoeren aurrean jartzen dira. Lan hauek modalitateka egiten dituzte, eta hauek dira aurten egiten ari diren proiektuak. giza […]

GEHIAGO >

“Euskal giroan jolasean” bailarako ikastoletan

Euskal giroan jolasean

Euskal giroan jolasean” bigarrenez ospatu dute bailarako ikastolek Aranzadi, Txantxiku eta Arizmendi Ikastolako DBHko lehenengo mailako ikasleak (ia 350 ikasle) elkartu ziren eguaztenean Oñatin kirol eta jolasarekin lotutako jardueretan parte hartzeko. Arduradunek lau kokagune antolatu zituzten herrian zehar denetariko jolasak txandaka probatzeko, eta amaieran denon artean egindako euskal dantza batekin esan zioten agur elkarri. Argazkiak.

GEHIAGO >

Lanbide Heziketan lau zikloren eskaintza

GOIAZ!2016 Debagoieneko Lanbide Heziketako azoka gaur eta bihar  Aurreko urteetan bezala, Kulturaten egingo da GOIAZ! azoka gaur, martxoaren 15ean, eta bihar. Debagoienean Lanbide Heziketaren eskaintza ezagutzeko asmoz azken urteotan antolatu izan den egitasmoa da GOIAZ! Arizmendi Ikastolaren ordezkaritza ere bertan izango da egunotan, izan ere, lau ziklo eskaintzen ditu ikastolak datorren ikasturtera begira: aurreko urteetako […]

GEHIAGO >
95 / 109« First...102030...9394959697...100...Last »