BERRIAK

Ikastolako bizitza

Martxoak 8, berdintasunaren aldeko aldarrikapen eguna

Martxoaren 8a aldarrikapenez jositako eguna izan zen. Gure ikastolako guneetan, egun berezi honi lotutako hainbat ekintza antolatu genituen, txikienetatik hasi eta nagusienera arte, ikastolako komunitate osoa elkarlanean! Aretxabaleta/Eskoriatzako guneetan, ekintzaz bete zuten eguna. Almenen emakumeen zaintzaren inguruko tailerra egin zuten. Gero, LH 6koek Bafle Moreak PROIarekin lotuta, letra matxista duen abesti baten gainean beste letra […]

GEHIAGO >

Umezaintzak Konfekoop-en aitortza berezia jaso zuen Martxoaren 8an

Konfekoop, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak eta Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseiluak aitortza berezia egin zion Martxoaren 8an Umezaintzari, “kooperatibismoaren barruan aukera-berdintasunari eta Euskadiko emakumeen ahalduntzeari egindako ekarpenarengatik”. Ignazio Barañano, Arantza Lejarraga eta Marta Arriaran lankideak izan ziren Gasteizko Goiuri jauregiko aitortza ekitaldian. Umezaintza 1971an sortu zen eta estatuko lan-arloko lehenengo haurtzaindegia izan zen. Auzolagun kooperatiba sortu zuten hamazazpi […]

GEHIAGO >

Riedulab-eko aholkulariak BATUn izan dira

Aste honetan BATU egitasmoko profesionalak Reimagine Education Lab-eko Xabier Aragay eta Xavier Pascual aholkulariekin izan dira, Ikastolan irailetik lurreratzen ari garen eraldaketa prozesuaren aurrerapenen balorazioa egiten. Saio ezberdinak izan dituzte; Arrasateko Arimazubi eta Gazteluondon, eta Eskoriatza/Aretxabaletako Almen gunean. Topaketak garrantzitsuak izan direla kontatu digute; egindako lana baloratzeaz gain, talde izaera errotzeko balio izan dietelako. Argazkiak.

GEHIAGO >

Basabeazpiko 5 urtekoek “Zenbat Hizkuntza” bideoklipa aurkeztu zuten Aretxabaletako HUHEZIko fakultatean

Asteazkenean Basabeazpi guneko 5 urtekoek, Jatorrizko herriak proiektuko “Zenbat hizkuntza” bideokliparen aurkezpena egin zuten, Aretxabaletako HUHEZI fakultatean.  Proiektua, “Gu euskaldunak bagara, zein beste herri daude munduan?” galderari erantzun nahian hasi zen. Ikerketa horretarako, laguntza handia izan dute informazio bilketa eta ezagutza lantzeko; familiengandik jasotakoa, haur baten galizieraren ezagutza, Larraitz Iparragirrek Maya herriaren inguruan daukan ezagutza […]

GEHIAGO >

Almeneko batxiko Giza eta Gizarte Zientzietakoak Gasteizen

Aste honetan Giza eta Gizarte Zientzietako modalitateko batxiko ikasleak Gasteizen izan dira, historiako gaiarekin lotutako bisita egiten. Eta historiaz ari garenean, bisitatu beharreko lekuen artean daude beti artxibategiak, bertan lehen mailako idatzizko testigantzak jasota izaten baitituzte.  Gure ikasleek dokumentu oso interesgarriak ikusi ahal izan dituzte:  XVI. mendeko dokumentu zaharrak, zein gure bailarako eta zehazkiago esanda […]

GEHIAGO >

Umezaintzakoek janari eta ohitura osasuntsuak lantzeko PROIaren baitan, Assembly kooperatibakoen bisita jaso dute

Bizitzarako ohitura onak lantzen, oraingoan Assembly Kooperatibako Giza Baliabideko bi teknikari izan ditugu gurekin, gure gorputza zaintzeko aholkuak eman eta praktikan jarriz: Aulkian postura egokia zein den probatu eta ikasi, hamarretako osasuntsua dastatu, gorputza lasaitzeko teknikak… Benetan gure umeen arreta zoragarria izan da, eta harrezkero, ikasitakoa praktikan jartzen ari gara egunero!  Eskerrik asko Soraya eta […]

GEHIAGO >

Arimazubikoak Oñatiko Arrikrutz koban eta Arantzazun

Arimazubiko LH 1-ekoak “Nundik gatoz?” PROIari bukaera eman, eta gelan aztertu eta ikasitako guztia lehen gizakiak bezala bizitzeko, Oñatiko Arrikrutzeko koban izan ginen. Hasieran, ikasitakoa bertako hezitzaileekin kontrastatu eta informazio berria jaso genuen. Ondoren, Arrikrutzeko kobara sartu eta orduko gizakiak nola bizi ziren sentitzeko aukera izan genuen, eta azkenik, sua nola egiten zuten ikusteko aukera […]

GEHIAGO >

[Lan eskaintza] GEIKEk pertsona bat kontratatu nahi du Euskaraldiaren antolaketa dinamizatzeko

Arrasateko euskalgintza batzen duen GEIKE mahaiak pertsona bat kontratatu gura du 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango den Euskaraldiaren antolaketa dinamizatzeko.  Hautagaiek aukeraketa prozesu batean parte hartu beharko dute. Horra hor, lan deialdiaren baldintzak eta eskaintzaren nondik norakoak: Funtzioak: Dinamizatzailea Arrasateko Euskaraldiareneragile nagusia izango da. Hortaz, honako hauek izango dira bete beharreko oinarrizko lanak eta […]

GEHIAGO >

Gipuzkoako Harrera – Familia espezializatuen III Topaketa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, datorren martxoaren 26an, larunbata, 11:00etatik 13:00etara, doako III. Topaketa egingo da online, Erresuma Batuko familia-harreraren esperientzia ezagutzeko. Debra Douglasek (hartzaile profesionala duela 30 urte baino gehiagotik) eta Jessica Manjonek, Familia Harreren Ebaluazio Batzordeko lehendakariak, parte hartuko dute. Topaketan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da ondorengo estekan.

GEHIAGO >

Iparraldean ere azterketak euskaraz egitearen aldeko elkarretaratzeetara batu gara

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak eta Seaskako ordezkariek proposatutako ekimenarekin bat egin dugu gaur gure Ikastolan. Iparraldeko gure ikaskideei eta ikastolakide guztiei babesa agertzera, Brebeta eta Baxoa euskaraz egiteko eskubidearen alde aurrera eramaten ari diren aldarrikapenarekin bat egitera, eta kontu hau guztiona dela adieraztera. Aretxabaleta, Arrasate eta Eskoriatzako plazetan bildu gara, “Iparraldean ere azterketak euskaraz!” aldarri […]

GEHIAGO >