BERRIAK

Ikastolako bizitza

Lanbide Heziketako ikasleei eta Mundukideri esker, ordenagailuak bidali ditugu Brasilgo eskola batera

Lanbide Heziketako Mikroinformatika ziklokoek, ordenagailu zaharkituak prestatu dituzte, Mundukide Fundazioaren bitartez Brasilgo Caminhos de Saber eskola ibiltarira bidaltzeko. Ikasleek osotasunean garatutako proiektua izan da; ordenagailuko hardwarea aztertu eta konpondu behar izan dute lehenengo,  eta ondoren sistema eragile egoki bat aukeratu zein instalatu.  Ikasleek 15 ordenagailu prestatu zituzten joan zen ikasturtean, eta aurten beste hainbeste egokituko […]

GEHIAGO >

“Herria Kantari” jaialdia ospatuko dugu bihar

Bihar, maiatzaren 21ean, “Herria Kantari” jaialdia ospatuko dugu. Goizeko 11:30ak eta 13:00ak bitartean, ikasleak Arrasateko erdigunetik kantuan ibiliko dira abesti herrikoi eta ezagunak kantatzen. Ekitaldi honek azken hogeita hamaika urteetan ospatu izan den Abesbatzen Topaketa ordezkatuko du. Azken Abesbatzen topaketaren edizioa 2019an izan zen, eta Amaia Antzokian egin zen, betiko formatuan.  Ikastolako abesbatzakoak 2020.eko edizioa […]

GEHIAGO >

Batxi 2ko ikasleei agurra Almenen

Urtero iristen da egun hau. Urtero, ikasturtea hasten dugunean , urruti ikusten dugu. Jakin, jakiten dugu bidean lan asko egin beharko dugula guztiok; momentu politak bai, baina gogorrak ere asko pasako ditugula. Gero, makinak martxan jarri eta bistatik galtzen dugu perspektiba. Eta, halako batean, tupust egiten dugu batxi 2koak agurtzeko egunarekin.  Aurten ere berdintsu pasa […]

GEHIAGO >

Olarteko 5 urtekoak Beizaman

Joan zen astean Olarteko 5 urteko haurrek Beizamara egin zuten txangoa. Hainbat ekintza burutu zituzten bertan: Baserriko animaliei bisita, herrian zehar ginkana, ogia egin, eskulanak, txiki parka, gaubela eta pijama festa. Primeran pasatu zutela kontatu digute! Argazkiak.

GEHIAGO >

“Euskara Aurrera” lelopean manifestazioa Donostian

Apirilean aurkeztu zen Euskara “Aurrera ekimena”. Euskara eta euskaldunen aldeko maiatzaren 7ko Iruñeko manifestazio jendetsuaren ostean, hitzordu berria du euskarak,  bihar, maiatzak 21, Donostian. Manifestazioari bere babesa eman diote euskalgintzako hainbat eragilek; besteak beste, Paul Bilbaok (Euskalgintzaren Kontseilua), Kike Amonarrizek (Euskaltzaleen Topagunea), Urko Aierbek eta Koldo Zaratek (Euskal Herrian Euskaraz), Lorea Agirrek (Jakin), Jon Abrilek […]

GEHIAGO >

Euskarazko produktuen katalogoa

Euskarazko produktuen katalogoa 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako produktuak dira, eta zortzi ataletan sailkatuta daude: aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta jokoak, filmak, eta gurasoentzako materiala.  Katalogoa bi euskarri ezberdinetan zabaltzen da. Alde batetik paperezko edizioa dago: urtean behin argitaratu eta zabaltzen da, eta 100.000 aletik gora banatzen dira. Eta bestetik, www.katalogoa.eus helbidean, […]

GEHIAGO >

San Isidro jaietan murgildu dira Santa Teresakoak!

Gaurko eguna berezia izaten da Santa Teresa gunekoentzat. Izan ere, hainbeste itxarondako auzoko jaiak hasi dira, San Isidroak! Ekintzaz betetako egitaraua prestatu dute gaurko egunerako. Goizean goiz, irakasleek astogosaria hartu dute, gero apaingarriak sortu eta hauekin auzoa apaindu dute. Goizeko 11:00tan astoaren jeitsierarekin, jolastokian urteroko danborradari hasiera eman diote, eta ondoren auzoa danbor hotsekin alaitu […]

GEHIAGO >

Aurrematrikulazio epea zabalik, Lanbide Heziketan

Astelehenean, maiatzaren 9an, zabaldu zen Lanbide Heziketan aurrematrikulazio epea eta maiatzaren 27ra arte luzatuko da.  Ferixalekuan lau heziketa ziklo eskainiko dira; Goi mailan, Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza (GIKAI), eta erdi mailan, Mikroinformatika, Osasun Larrialdiak eta Erizaintzako Zaintza Osagarriak.  Zaldibarren, Oinarrizko Lanbide Heziketa barruan, Sukaldaritza eta Etxebizitzen Mantentze Lanak zikloetan izena eman ahal izango da […]

GEHIAGO >

Aretxabaletako Udaberri Jaixa ospatu genuen larunbatean

Larunbatean  festa giro ederrean ospatu ahal izan genuen Aretxabaletako Udaberri Jaixa. Goizeko lehen orduan ikastolako kamisetak jantzi eta prestakuntza lanei ekin genien; ilusio eta kolorez bete genituen kaleak!  Goizeko 10:30etan Basabeazpi kanpoaldean eman genion hasiera jaiari, gero haur eta familiekin ibilbide magikoa egin genuen, eta ondoren trikitilari eta buruhaundiek alaitu zituzten kaleak. 12:30etan Herriko Plazan […]

GEHIAGO >