BERRIAK

Ikastolako bizitza

Batxiko ikasleen irteerak Bizkaia Energiara eta Bergarako Laboratoriumera

Aurreko ostiralean, Gaztelupeko batxi 2ko teknologiako ikasleek BIZKAIA ENERGIA ziklo konbinatuko zentrala bisitatu zuten. Bertan, zentralaren funtzionamendua ikusi zuten eta energia elektrikoaren sorkuntza eta banaketa nola egiten den. I. Agirrebengoa eta M. Gorosabel irakasleak izan zituzten lagun. Bestalde, osasun zientzietakoak, I. Azkarate irakaslearen laguntzarekin, Bergarako Laboratoriumean izan ziren. Bertakoen azalpenak tarteko, bi erakusketa ikusi zituzten: […]

GEHIAGO >

Euskara eta kirola batzen Ointxe saskibaloi taldearekin

Ointxe Arrasateko saskibaloi taldearen bisita izan zuten ostiralean Gazteluondon. Bertan Euskara, kirola eta saskibaloiaren inguruan hitzaldia eman zieten 2. mailako eta 3. mailako ikasleei. Euskaraz hitzegitearen garratziaz eta honek kirol elkartean duen garrantziaz jabetzeko aukera eman zieten Gazteluondo guneko ikasleei. Horren ondoren Ointxe saskibaloia elkarteko maila desberdinetako kirolariekin saskia probatzeko aukera izan zuten. Argazkiak eta […]

GEHIAGO >

Argitxorekin Euskara indartuz

Bi aste hauetan Argitxorekin batera, euskararen erabilera areagotzeko hainbat ekintza ezberdin egin dituzte Santa Teresako Haur Hezkuntzako haurrek. Argitxok eskutitz bat bidali zien eta egunero  pista ezberdinak jarri dizkie ikastolan zehar euskara oinarritzat hartuta hainbat ekintza proposatuz: eskulanak, jolas kooperatiboak, errezetak, merendola… Argitxo bera ere bertara hurbildu da timbre joka, RIN RIN EUSKARAZ EGIN! Argazkiak.

GEHIAGO >

Arrasate ezagutzeko bisita gidatua gurasoei

Aurreko asteko ostegun eta ostiralean Gazteluondoko 2.mailako ikasleek beraien gurasoei Arrasateko bisita gidatua egin zieten. Erdi Aroa gaian ikasitako guztia kontutan izanda eta Arrasate herriari buruzko datu ezberdinak ikasita, bisita gidatu bat prestatu zuten. Eguraldia kaxkarra izan arren, gurasoak zein ikasleak oso pozik aritu ziren. Arrasate herriari buruzko gauza mordo bat ikasteko aukera izan zuten! […]

GEHIAGO >

Erronketan Oinarritutako Metodologia

Arizmendi ikastolako beste etapetan lez, Lanbide Heziketan ere ametsetan hasteko gogoarekin daude. Hori dela eta, aurreko astean hasi ziren ziklo guztietakoak Erronketan Oinarritutako Metodologiako inguruko formakuntzan. Formakuntza Tolosako LBHko Inmakulada ikastolako adituak eman zuen. Ikasturte honetako helburuak egiten dituzten lanei forma eman eta proiektu edo erronka bezala lantzea eta erronka berriak sortzea izango dira. Argazkiak.

GEHIAGO >

Arte-lanak: 2Dtik 3Dra

Almeneko DBH3ko ikasleek lanketa benetan bitxi eta interesgarria egin dute artistika gaian Ibone Arejolaleibar eta Maite Beitia irakasleekin batera. Koadro famatuetan margotuta agertzen diren eszenatokiak eraiki dituzte, baina hiru dimentsiotan egin dute eraikuntza. Emaitzak benetan kuriosoak izan dira. Dali, Da Vinci, Van Gogh eta Picassoren lanak daude tartean, esate baterako, Lettl, Generalic, Lichentstein eta Hokusairen […]

GEHIAGO >

KMK2020ko arropa salgai

Kilometroak jaiaren eredu berria martxan jarri da aurten Gipuzkoan. Besteak beste, arroparen salmenta ikastolok salduko dugu gure herriko edo bailarako jai edo egun seinalatuetan. Ikastolako jaiez gain, egun batzuk aukeratu ditugu salmentarako. Horrela, martxoaren 13an, ostirala, Ferixalekuko 2. solairuan KMK2020ko arropa erosteko aukera izango duzu 17:00etatik 19:30ra. Pasa zaitez eta eman begiradatxo bat! Ikusi katalogoa.

GEHIAGO >

Uxue Azkue, Asun Casasola ipuin lehiaketaren irabazlea

Almeneko batxilergoko ikaslea den Uxue Azkuek irabazi du Asun Casasola V. Ipuin Lehiaketakoa gazte mailako lehen saria. Lehiaketa honetako gaiak indarkeria matxistaren inguruan kokatzen dira eta, gazteen sailean, 71 lanen artean aukeratu dute Uxuerena. Zorionak Uxue egindako lan ederragatik!!  Aurreko astean banatu ziren sariak Irungo Bronte liburudendan. Aurtengo edizioa Ez zaude bakarrik lelopean landu dute. Antolatzaileekin […]

GEHIAGO >

Agenda 21, gunea girotzen

Indartsu ari dira lanean Agenda 21ekoak aurten Almenen. Ikasturte hasierako irteeretan sortutako zaborra jasoz hasi ziren, gunean errekreoetan sortutako plastikoen hondakin pilari ere tamaina jarri zioten; aurreko astean guneko espazioen garbiketa egin zuten, eta oraingoan, gaia bistatik ez galtzeko gunea irudi deigarri eta lazgarriez bete dute. Izan ere plastikoen kontuan guztiok garelako eragileak. Argazkiak.

GEHIAGO >

Arizmendi, estatuko 30 ikastetxe berritzaileenen artean

Laugarrenez Arizmendi ikastola estatuko ikastetxe berritzaileenen zerrendan agertzen da. Teknologia berrien edo irakasteko modu berrien erabilera kontuan hartuta, 30 ikastetxe aukeratu ditu El Español egunkariak. Eskola tradizionaletik transformatzailera, txikitatik haurrak beren prozesuen heldutasunean heztera, ezagutza eraikitzera eta beren errealitatea eraldatzera irits daitezen. Irakurri berria.

GEHIAGO >
3 / 12312345...102030...Last »