BERRIAK

Ikastolako bizitza

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Kuikui” ikuskizuna izango da Oñatin

Maiatzaren 7an arratsaldeko 17:00etan ‘Kuikui’, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berriena, izango da Oñatin, Txantxiku Ikastolaren astearen azken ekitaldi gisa. Sarrerak Txantxiku Ikastolako idazkaritzan, zein Txokolateixian eskuratu daitezke. Eta bertaratzerik ez dutenentzat, Txantxiku Ikastolako telefonora deituta, sarrerak erreserbatu daitezke ere: 943 78 12 04.

GEHIAGO >

Andoni Mujika, gure bihotzean betirako

Aste honetan izan dugu Andoni Mujika Ulaziaren heriotzaren berri. Komunikabide eta sareetan izan duen oihartzunak erakusten du arrasto handia utzi duen pertsona izan dela. Gure ikastolan, gaur egun, guraso genuen Andoni. Urteetan atzera joanda, 2005ean Arizmendin ospatu zen Plazara! Kilometroen festan ere bera izan genuen proiektu osoa gidatu zuen ekipoko kide. Eta orain 14 bat […]

GEHIAGO >

#mareaurdina ekimenarekin bat egin genuen Autismoaren Nazioarteko eguna aldarrikatzeko

Joan zen larunbatean, apirilaren 2an, Autismoaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Egun berezia aldarrikatzeko, ostiralean urdinez margotu genuen gure ikastola; izan ere, guneetan ekintza ugari antolatu genituen #mareaurdina ekimenarekin bat eginez. Jarraian guneetan antolatu ziren ekintzak irudietan: Umezaintza (argazkiak eta bideoa) Gazteluondo Jose Arana Gizarte solidarioago baten alde, aukera berdintasuna bermatu, aniztasuna eta inklusioa bultzatu eta […]

GEHIAGO >

Eskerrik beroenak GOIAZ! Azokara gerturatu zareten guztioi!

Bi urteko etenaldiaren ostean, berriro ere Lanbide Heziketaren Azoka presentziala berreskuratu da. DBH eta batxilergoko ikasle, langabe eta prestakuntza bila dabilen edonorentzat zabalik egon da apirilaren 6 eta 7an. Debagoieneko Lanbide Heziketako ikastetxeon stand-ak bisitatu, gure eskaintzak gertutik ezagutu eta zalantzak argitzeko aukera paregabea izan da. Arizmendi ikastolako Lanbide Heziketako lantaldea benetan eskertuta gaude, bertaratutakoek […]

GEHIAGO >

Arizmendiko txikienak ere, tipi-tapa euskararen alde!

KORRIKA txikia apirilaren 1ean egitekoa zen, baina eguraldiagatik, atzeratu egin zuten. Ikastetxe ezberdinetako ikasle eta irakasle ugari kalera irten ziren euskararen alde KORRIKA egitera. Arizmendi ikastolakoak ere bertan izan ginen! Jarraian egun berezi honen baitan guneek antolatutako ekimenak, irudietan: Olartekoen Kahoot lehiaketaren irabazleak eta bideoa. Jose Aranakoen argazkiak. Umezaintzakoen hizkien erroskilako irabazleak eta bideoa. Uribarrikoen […]

GEHIAGO >

Gaztelupe eta Aretxabaleta-Eskoriatzako Iruten gunekoak Nafarroan izan dira KORRIKA egiten

Gaztelupeko  DBH eta batxilergoko BAZARA batzordeko ikasleen ekimenez, 60 ikasle eta  4 irakasle, astearte  arratsaldean Nafarroako Azantza ingurura joan ziren, eskuratu zuten 1286. kilometroa korrika egitera. Argazkiak eta bideoa. Bestetik, Aretxabaleta eta Eskoriatzako Almen, Basabeazpi eta Jose Aranako (Iruten gunea) irakasleek ere, kilometro bat erosi zuten Nafarroan, eta apirilaren 5ean bertara joan ziren korrika egitera. […]

GEHIAGO >

Arizmendi-Ikerlan 4 taldeko neskak Torremolinoseko FLL Espainiako txapelketan

Joan zen asteburuan egon ziren Arizmendi-Ikerlan 4 taldeko neskak Torremolinosen jokatu zen First Lego Leagueko Espainiako txapelketan. Asteburu osoa bertan egin zuten ikasle taldeak, Xabier Aranzabal eta Jokin Mendizabal irakasleekin batera.  Azken hauen hitzetan, benetan harro egoteko moduko lana egin zuten ikasleek, uneoro jarrera oso eraikitzaile eta arduratsua erakutsi zuten eta! Horri gehitzen badiogu jende […]

GEHIAGO >

Eneko Axpe NASAko fisikari euskaldunarekin izan ziren Gaztelupe eta Almenekoak

Joan zen astean, Eneko Axpe NASAn lan egiten duen fisikari euskaldunarekin borondatezko hitzaldi telematikoa burutu zuten batxi 2ko Almen eta Gaztelupeko zientzia eta teknologia modalitateko ikasleek. Gaztelupeko ikasle bat Enekorekin jarri zen harremanetan Instragram bidez, eta hitzaldia antolatzea lortu zuen. Enekok bere ibilbide akademiko eta profesionala izan zituen aipagai eta ikasleek galdera mordoa egin zizkioten. […]

GEHIAGO >

AIKE zentruko Beñat Etxabe Gaztelupen izan zen Personal Trainen PROIaren baitan hitzaldi bat ematen

Batxiko 1eko ikasleak PROIetan lanean ibili dira azken asteetan. Osasun Zientzien ibilbidekoek, Personal Trainen PROIa burutzen egon dira eta enpresa bat sortu behar izan dute, bezero batzuekin kontaktuan jarri eta bezeroaren interesen araberako osasun plangintza bat proposatzeko. Heziketa fisikoko, zientzietako eta hizkuntza desberdinen edukiak lantzen dituzte PROI honetan, eta mundu hau gertutik ezagutzeko AIKE osasun […]

GEHIAGO >

Udalekuetako txanden zozketak egin ditugu

Ikasturte honetan, Udalekuen izen ematea bukatu da. Guztira 15 txanda antolatuko ditugu, HH 5 arteko mailatik DBH 4ra. Bertan 802 izen emate izan ditugu. Tamalez, 3 txandetan zozketa egin beharra izan dugu; Gares 2 txandan, LH 2ko ikasleena eta Belagua 1. eta 2. txandan, DBH 1 eta 2koena. Hau dela eta, gaur zozketa egin dugu: […]

GEHIAGO >