BERRIAK

Ikastolako bizitza

Aretxabaletako San Migeletan Arizmendiko azoka

Pandemia aurreko ohitura berreskuratuz, Almeneko kideek Aretxabaletako San Migeletan parte hartu zuten. GURA eta  DBHko ikasleek ekoiztutako produktuak salgai jarri zituzten zapatuko ferixan, eta batxikoek, aldiz, ikasbidaiko gastuak finantziatzeko taberna jarri zuten. Goizean zehar ere, errifak salgai jarri zituzten, otarra irabazteko aukerarekin. Giro freskoa izan zen kalean eta azoka ohikoa baino txikiagoa, itxuraz.  Ikasle gazteenak […]

GEHIAGO >

Danimarkako FCU eskoletako ordezkariak gure ikastola bisitatzen izan dira

Danimarkako BH eta Heziketa Zikloetako eskoletako 11 Zuzendari izan genituen gure Ikastola bisitatzen maiatzean, eta harremanetan jarraitzen dugu bertako eskolekin, elkarlanerako bideak aztertzen. Bada ikasturte berriarekin batera, lehenengo bisita jaso dugu; Vejle hiriburuaren eskualdean kokatzen diren FCU eskoletako bost ordezkari izan ditugu gurean, zuzendari, arduradun pedagogiko eta irakasleak tartean. Bisitariek ikastolako pertsona eredua ezagutu nahi […]

GEHIAGO >

Ikastolen Elkarteko ikasturtearen hasierako ekitaldian izan ginen

2022-2023 Ikasturtearen hasiera ekitaldia ospatu genuen ikastolek, Bergarako Seminarixoa aretoan pasa den larunbatean. Arizmendi ikastola ordezkatzen, Mireia Muruamendiaraz Zuzendari Nagusia eta Julen Eraña Kontseilu Errektoreko kidea izan ziren.  Duela egun gutxi Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak argitara eman duen Hezkuntza Legearen lehen zirriborroa izan zen aipagai nagusia ekitaldian, eta ikastolek testuarekiko desengainua hartu duten arren, konfiantza […]

GEHIAGO >

Badator Euskaraldiaren 3. edizioa!

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin.  Irailaren 28an emango zaio irekiera norbanakoen izen-emateari eta https://izenematea.euskaraldia.eus/ izango da honetarako erabiliko den ataria. Parte hartzen den lehenengo aldia izanez gero, galdetegi motz batean eskatzen diren datuak bete […]

GEHIAGO >

Igandean, urriaren 2an, ospatuko da Kilometroak 2022 jaia

Uzturpe ikastolak antolatuta, igandean, urriaren 2an, ospatuko da Ibarran Gipuzkoako ikastolen aldeko jai handia. Ospakizunaren eredu berriaren hastapenetan, jaia eraldatzen hasiak direla diote antolatzaileek, baina aldaketa hau progresiboa izango dela, urtez urte doitzen joango dena. “Irribarra” lelopean lau gune egongo dira, “Sormena”, Haurraren hiria”, “Euskal musikaren ibilbidea”, eta “Gastronomia”. Alor hauek ez dira tematikoki edo […]

GEHIAGO >

Kooperatiben Arteko Lasterketa Solidarioaren VII. edizioa ospatuko da Aretxabaletako Urkulu urtegian

‘Eman pausoa Mundukiderekin’ lelopean ospatuko da aurtengo Kooperatiben arteko Lasterketa Solidarioa, eta beste behin elkartasuna izango da nagusi Urkuluko urtegian urriaren 16an. Goizeko 10:30ean nordic walking zaleen eta oinezkoen txanda izango da eta 11:00etan hiru pertsonez osatutako taldeen arteko lasterketari ekingo zaio. Aurten berritasunak ere izango dira Urkulun, izan ere, goizeko 10etatik aurrera gaztetxoen lasterketak […]

GEHIAGO >

Nazio mailako zigilua lortu dute Gazteluondokoek joan zen ikasturtean garatu zuten proiektu batengatik

“Put on your glasses and look at the future and past” proiektuarengatik nazio mailako zigilua lortu dute Gazteluondoko 1G taldekoek. eTwinning plataformaren bitartez landu zuten proiektu hau joan zen ikasturtean, eta hainbat estandar gainditzeagatik jaso dute errekonozimendua; hala nola, proiektuaren helburuak lortu, ikaslearen errealitate hurbileko gaiak landu, beste herrialdetako ikasle eta eskolen arteko elkarrekintza eta […]

GEHIAGO >

Mugimendu askea eta kalitatezko zaintzaren inguruko saioa antolatu zuten Jose Aranakoek

Haurdun dauden eta haur jaio berriak dituzten familiei zuzendutako mugimendu askea eta kalitatezko zaintzaren inguruko saioa antolatu zuten Jose Aranakoek ikasturte berriarekin batera. Hamahiru familia bertaratu ziren Agurtzane Mujika eta Esti Aguadok gidatu zuten saiora. Familiek gaiarekin lotutako kezkak elkarbanatu eta zalantzak galdetzeko aukera izan zuten. Egonaldiarekin amaitzeko postalen dinamika egin zuten; saioa entzun ondoren, […]

GEHIAGO >

Badute euren bidelaguna Almeneko txikiek

Azkeneko bi ikasturteetan, egoerak horrela eskatuta, bidelagunen egitasmoa alde batera utzita izan dugun arren, ikasturte honetan berriro ekin diogu jarduera horri. Horrela, LHko 6. mailako ikasleak LHko 1. mailako bidelagun bihurtu dira. Beraz, ikasturtean zehar haur bakoitzak gaztetxo bat edo bi izango du prest, hainbat unetan laguntza eskaintzeko. Ikasturte hasierako egun hauetan bidelagunek Almeneko espazio […]

GEHIAGO >