BERRIAK

Ikastolako bizitza

Ikasturteko lehenengo auzolana egin zuten Almeneko Torrebason

Joan zen astean Almenekoek Torrebasoko eremuak txukuntzen jarraitzeko auzolana antolatu zuten. Basoa desbrozatu, elkarguneak txukundu, porlana eta harriekin eserlekuak eraiki, egurrezko mahaiak muntatu… Horrelakoetan aritu ziren. Guraso, profesional, ikasle… ikastolako talde ederra elkartu ziren!  Mila esker Torrebaso txukuntzeko lanetan hasieratik prest egon zaretenoi, eta gerora ere auzolanetara batzen joan zaretenoi. Elkarrekin eta komunitatean eraikitakoa askoz […]

GEHIAGO >

Ibarrako Kilometroetako erronkan 2.saria eskuratu dute Almenekoek

Almeneko DBH 4ko ikasle talde bolondres bat Ibarrako Kilometrotan izan zen igandean. Beste 20 ikastolekin batera erronkan parte hartu zuten, eta proba ezberdinetan lehiatu ondoren, 2.sariarekin bueltatu ziren etxera! Almenekoek kontatu digutenez, eskuratutako 500€-ak ikasbidairako gordeko dituzte. Erronka hau nerabeek jaiak beste era batera bizi ditzaten, Kilometroen baitan 15-16 urteko gazteentzat antolatu den, txapelketa ekimen […]

GEHIAGO >

Erizaintza Zaintza Osagarrietako ikasleak Iturbide egoitzan izan ziren

Arrasateko pertsona nagusien astearen programaren baitan, Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako Erizaintza Zaintza Osagarrietako zikloko ikasleek Iturbide egoitza bisitatu genuen pasa de ostegunean Sasoibideko kideekin batera. Solasaldi interesgarriak izan genituen egoiliarrekin, eta bingoan jolasten aritu ginen. Esperientzia polita izan zen, errepikatzeko modukoa!  Lerro hauen bitartez eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Sasoibide eta Iturbide Egoitzari, eman ziguten […]

GEHIAGO >

LH 6koek emakume sahariarren solasaldiekin abiatu dute lehenengo PROIa

Onki Xin Gurera (Ongi etorri gurera) izenburua daukan PROIak etorri berriak ditu ardatz. Hori dela-eta, jatorriz sahariarrak diren Suadu eta Ouiame emakumeak izan ziren Almenen eta Arimazubin beraien bizipenen berri ematen. Ikasleak hainbat momentutan hunkitu egin ziren beraiek kontatutakoak entzunez, eta amaieran interesa adieraziz zenbait galdera egin zizkieten.  Abiapuntu ederra izan zuten hurrengo asteetan zehar […]

GEHIAGO >

DBH 3koek Gipuzkoako Batzar Nagusiak bisitatu zituzten

Almen eta Gaztelupeko DBH 3ko neska-mutilak Gipuzkoako Batzar Nagusietara joan ziren joan zen astean. 200 bat ikasle izan ziren bertako instalakuntzak bisitatzen, Xabier Ezeizabarrena GBNko lehendakariak gidatutako saioan.  Ikasleak PROIetan lantzen ari diren gaiekin lotutako bisita izan zen, eta hauek galdera eta kezkak partekatzeko aukera izan zuten lehendakariarekin. Irudiak.

GEHIAGO >

Almeneko batxi 2koek Portugalera egin dute bidaia

Joan zen astean Almeneko batxi 2ko ikasleak Portugal aldean izan ziren. Eguraldia lagun, giro onean eta gustura ibili omen ziren. Bainuak hartzeko aukera ere izan omen zuten eta baita Lisboa, Oporto, Aveiro… herri eta hiriak bisitatzeko ere. Primerako egunak pasatu zituztela kontatu digute! Eta aste honetatik aurrera, berriz ere ikasturteko lanei serio heldu beharko diete. […]

GEHIAGO >

Santa Teresakoek urteroko ohiko asanbladarekin hasi dute ikasturtea

Ikasturte hasierako ohiturari eutsiz, Santa Teresako GURA eta BATUko ikasleek asanblada egin dute.  Bertan ikasturteko arauak eztabaidatu eta adostu dituzte; barne espazioetakoak, komunetakoak, jolastokikoak, euskararen erabileraren ingurukoak…  Ikasleek talde ezberdinetan esleitutako espazio edo gaiaren inguruko behaketa bat egin dute astean zehar, eta ondoren, asanbladan bozketa bitartez guztion artean arauak erabaki dituzte. Irudiak.

GEHIAGO >

“Debagoienan errekak bizirik auzolana” egingo da urriaren 15ean

Eskualdeko errekak bizirik mantentzeak duen garrantziaz jabetuta, “Debagoienean errekak bizirik” ekimena sortu dute bailarako zenbait norbanako eta eragilek. Urriaren 15ean egingo den Erreka Egunean auzolana egingo da, Deba ibaia eta bere adarrak garbitzeko. Garbiketa lanak egiteaz gain, eremuak ezagutzeko parada ezin hobea izango da. Garbiketarako topalekuak egongo dira bailarako herri ezberdinetan. Ekimenean parte hartu nahi […]

GEHIAGO >

Inguruko bazterretara irteerak, ikasturte hasierarekin batera

Bi urteren ostean, ikasturte hasierako ohiko irteerak berreskuratu ditugu ikastolako guneetan. Gure bailarako natur txoko ederrez gozatuz, ikaskide zein lankideekin ikastolako espazioetatik kanpo harremantzeko eta elkar ezagutzeko aukera paregabeak izaten dira txango hauek. Bedoña, Kurtzetxiki, Udala, Garagartza, Muru, Kurtzebarri, Atxorrotx, Urkulu, Eraña, Mendiola… eta beste hainbat txoko bisitatu ditugu azken astean. Gazteluondoko LH 1go ziklokloak […]

GEHIAGO >