BERRIAK

Ikastolako bizitza

Arizmendi-Arrasate gazte abesbatzakoek kontzertua eskeini zuten Trintxerpen

Pasa den larubatean, azaroaren 5ean, pasaian izan ginen Arizmendi-Arrasateko gazte abesbatzako kantariok. Trintxerpeko Karmengo elizan eskaini genuen hamar abestiz osatutako kontzertua, arratsaldeko 20:00tan. Emanaldia Ilunbe musika eskolako 50.urteurrenaren baitan antolatu zuten Ilunbe elkarteko arduradunek. Arizmendi Abesbatzak uda aurretik jaso zuen gonbidapena ospakizun horretan parte hartzeko eta DBH 1mailatik Batxilergo eta ikasle ohiez osatutako 32 kantariko […]

GEHIAGO >

[HEKUNTZA LEGEA] Berriako artikulua: “Publikoa, euskalduna eta propioa bai, baina ez horrela”

EAE-ko Hezkuntza sailak Hezkuntza Lege berriaren zirriborroa argitaratu zuen irailean. Gure ikastolan beharrezkoa ikusi da komunitatearekin gaia lantzea, ikastola eta kooperatiba izaeratik lege honen aurrean egingo dugun irakurketa eta posizioa partekatu eta zabaltzeko.  Zuzendaritzak gidatuta, Errektore Kontseiluarekin elkarlanean, komunitatearekin lanketa aurrera eramateko batzordea osatu da; profesionalez, bazkide onuradunez eta kolaboratzaileez eratutakoa. Hemendik aurrera gai honekin […]

GEHIAGO >

Gaba Baltzaren inguruko ospakizunak izan ditugu gure ikastolan

Joan zen astean Gaba Baltzaren inguruko ospakizunetan murgildu ginen Arizmendiko hainbat guneetan, izan ere, denbora luzez galduta egon den Euskal Herriko ohitura zahar hau indarrez sartzen ari da gure herrietan… eta gure ikastolan! Mozorroak, aurpegi margoketak, gaztaina erre janak, dantzak eta kantuak, kaleetan goxoki eta gaztaina eskea… Jaiarekin lotutako denetariko ekintzak ikusi ahal izan genituen […]

GEHIAGO >

“Eta sar dadila kalabazan” PROIaren baitan kalera atera ziren DBH 2koak

DBH 2ko ikasleak “Eta sar dadila kalabazan” ikasturteko 2. PROIarekin ari dira buru belarri. Proiektuaren galdera gidaria “Nola lagundu diezaiokegu euskarari datozen garaietara moldatzen?” izanik, euskarak historian zehar bizirik nola iraun duen aztertu dute ikasleek eta ondoren, norberak testuinguru horretan izan dezakeen eraginaren inguruan hausnartu dute.  Honekin lotuta, joan zen asteazkenean, urriaren 26an, Gazteluondoko DBH […]

GEHIAGO >

BIZI asteari amaiera eman zioten BATUko LH 5 eta 6koek

Ostiralean, hilak 28, amaitu zuten ikasturte honetako Almen, Arimazubi eta Santa Teresako BATU LHkoek lehenengo BIZI astea. Kobazuloaren bueltan aritu ziren LH 5ekoak eta erromeria izan zuten gaitzat LHkoek. Hiru aditu talde sortuta maila bakoitzean, zenbait jarduera, jolas eta dantza egin zituzten astelehenetik ostegunera. Ostiralean amaiera eman zioten Arrikutzeko kobak bisitatzera joanez bosgarren mailakoek eta […]

GEHIAGO >

“Ta zer ez da berdin” PROIAren baitan, Gaztelupekoek egindako kontakizuna eta hausnarketa

“Ta zer ez da berdin”. Horrela du izena, estreinekoz DBH 3.mailan gauzatu dugun lehen PROIak. Askori ezaguna egingo zaizue leloa ezta? Aurtengo PROI guztiek izango dituzte euskal kantu ezagunen goiburua. Ea zenbat ezagutzen dituzuen! Bidai honetan honako galdera izan dugu gidari; “Nola izan gaitezke aktiboago gure herriaren ongizatea bultzatzean?” Horretarako, demokraziaren oinarriak zeintzuk diren ezagutu ditugu; […]

GEHIAGO >

“Zubiak” PROIa lantzen ibili dira batxi 1ekoak

Gaztelupe eta Almeneko, batxi 1eko ikasleak Zubiak proiektuan aritu dira urrian zehar. “Zer egin dezakegu kulturaren ondorioz gure inguru anitzean urratzen diren eskubideak bistaratzeko eta horien aurrean eragiteko?” galderatik abiatuta, besteak beste, sentsibilizazio-saioak prestatu dituzte DBH 3. eta 4. mailetako ikasgeletan aritzeko. Proiektu honetan 5 ikasgaik hartu dute parte eta  ikasleek diziplinarteko metodologia jarraituz aritu […]

GEHIAGO >

Pantailaldia, euskarazko ikus-entzunezkoak sustatzeko ariketa kolektiboa

Pantailak Euskaraz taldeak euskalgintzako beste hainbat eragileren babesarekin, euskarazko edukien kontsumoa areagotzea helburu duen Pantailaldia ekimena antolatu du, azaroaren 11tik 18ra bitartean. Antolatzaileen esanetan, «Telebistan, zineman, streaming plataformetan, Youtuben, bideojokoetan… dauden euskarazko kateak, baliabideak, euskal sortzaileen lanak zein nazioarteko euskaratutako edukiak kontsumitzeko ohitura zabaldu nahi du Pantailak Euskaraz ekimenak euskal komunitate linguistikoan. Pantailetan kontsumitzen dugunak […]

GEHIAGO >

[GOGORARAZPENA] Euskaraldia: Gutuna Arrasateko Euskaraldiaren izenean

Kaixo familia, Azaroaren 18an hasiko da Euskaraldia eta ekimenean parte hartzeko izen-ematera animatu gura zaituztegu etxean bizi zareten 16 urtetik gorako guztiak. Agian ezagutzen duzue Euskaraldia eta aurreko edizioetako batean izena emango zenuten. Hala bada, gogoratu, aurtengoan ere parte hartzeko asmoa izanez gero, https://izenematea.euskaraldia.eus/ helbidean adierazi behar duzuela.  Aldiz, sekula parte hartu ez baduzue, inoiz […]

GEHIAGO >

Begisare elkartearekin elkarlanean ikusmen murriztua landu dute DBH2koek

DBH 2ko ikasleek BIZI astearen baitan, Ikus Nazazu PROIa landu zuten pasa den astean. Ikusmen murriztua zer den eta honen inguruan ikertzea eta kontzientzia hartzea izan da proiektu honen helburua. Honetarako, Begisare elkartearekin harremanetan egon dira prozesu osoan zehar.  BIZI asteari amaiera emateko, Almen eta Gazteluondoko ikasleak kalera atera ziren ostiralean. Karpa bat jarri zuten […]

GEHIAGO >
23 / 217« First...10...2122232425...304050...Last »