BERRIAK

Ikastolako bizitza

Bizkaiako Flysch-a ezagutzen izan ziren batxikoak

Joan zen astean Gaztelupe eta Almeneko  batxilergoko lehenengo mailako ikasle batzuk Bizkaiako kostaldean izan ziren, Barrika eta Sopelan hain zuzen ere. Bertan Euskal Herriko ondare geologikoa ezagutzeko aukera izan zuten, Ekobideak enpresako geoturismo giden laguntzarekin.

GEHIAGO >

Eskolaz kanpoko ekintzak aurrera doaz!

Eskolaz kanpoko ekintzak aurrera doaz gure ikastolan. Haur Hezkuntzakoek aste honetan ekin diote bigarren tailerren txandari, eta Lehen Hezkuntzakoek, berriz, joan zen astean Street Dance ekintzako emanaldiak eskaini ziztuzten familientzat. Haur Hezkuntzako guneetan, ikasturtean zehar tailer ezberdinak antolatzen ditugu 4 eta 5 urteko haurrentzat. Zortzi orduko tailerrak izaten dira eta astean bi saio izaten dituzte […]

GEHIAGO >

Arizmendi Kirol Elkartearen gabonetako loteria salgai dago

Aurten ere Arizmendi Kirol elkartearen gabonetako loteria salgai egongo da gure ikastolan. Salduko den zenbakia 08.904 izango da eta partizipazioak 3€tan salduko dira; 2,40€ izango dira jokatuko direnak, eta gainontzeko 0,6€-ak Kirol Elkartearentzat izango dira. Abenduaren 5a izango da boletoak eskuratzeko azken eguna.

GEHIAGO >

[HEZKUNTZA LEGEA] Berriako artikulua: “Eredu berri bat Euskal Hezkuntza Sistemarako”

Gure ikastolan beharrezkoa ikusi da Hezkuntza Lege berriaren inguruko gaiak komunitatearekin lantzea, ikastola eta kooperatiba izaeratik lege honen aurrean egingo dugun irakurketa eta posizioa partekatu eta zabaltzeko.  Zure interesekoa izango delakoan, hemen Berria egunkarian argitaratu den “Eredu berri bat Euskal Hezkuntza Sistemarako” artikulua, Koldo Tellitu eta Jose Luis Sukia, Ikastolen Elkarteko lehendakaria eta Ikastolen Elkarteko […]

GEHIAGO >

Ashoka eta BBKk antolatutako ‘New Longevity Summit’ nazioarteko goi-bileran izan ginen atzo

Bilbon izan ginen atzo arratsaldean Ashokak eta BBK-k antolatutako bizitza-luzera berriari buruzko ‘New Longevity Summit’ nazioarteko lehen goi-bileran. Bertan gure Ikastolan Haur Hezkuntzatik hasi eta Lanbide Heziketara arteko ibilbidea egin duen Saioa Uribek parte hartu zuen hitzaldi bat emanez. Saioak joan zen ikasturtean Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntzako (GIKAI) ikasleek Sasoibiderekin garatutako “Jarduera fisikoa 3.adinean” […]

GEHIAGO >

Azaro hezitzailea: Aretxabaleta eta Eskoriatzako guneetan hitzaldi irekiak antolatu ditugu

Hitzaldi sorta bat antolatu dugu Aretxabaleta eta Eskoriatzako guneetan, guztiz irekiak izango direnak. Gaiak guraso eta familien interesekoak izaten saiatu gara, komunitateari eta gure bailarari ekarpena egiteko asmoz; “Familian basora”, “Matematika etxean”, “Jaiotzatik konfiantza hezkuntzaren oinarri” eta “Heldua eta haurra. Nork zer erabaki?” izango dira eskainiko ditugun saioak, eta hizlariak, hurrenez hurren, gai hauetan adituak […]

GEHIAGO >

Zientzia eta teknologia astearen baitan kokatzen den arrautza jaurtiketa txapelketan parte hartzen ari gara

Aste honetan zientzia eta teknologia astea ospatzen da mundu mailan, azaroaren 7tik 11ra. Horren harira, Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak aurten ere arrautza txapelketa antolatu du. Txapelketaren izenak aipatzen duen bezala, tamaina ertaineko arrautza bat jaurtitzean datza. Jaurtiketa ikastola edo inguruko eraikin bateko leiho batetik egin beharko da eta arrautza lurrera osorik […]

GEHIAGO >

Ferixalekuko GIKAI heziketa ziklokoak Sasasoibidekoekin elkarlanean

Sasoibidekoek jarduera fisikoko tailerra jaso zuten GIKAI (Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza) goi mailako heziketa zikloko 2.mailako ikasleen eskutik pasa den ostegunean.  Arrasateko Biteri plazan finkatu zuten hitzordua eta ondoren Makatzena auzo aldera egin zuten txangoa. Anartz, Ander, Egoitz, Jokin eta Xabier ikasleek arlo fisikoaren inguruko hainbat jarraibide eman zizkieten Sasoibidekoei, hala nola, gorputzaren jarrerara, […]

GEHIAGO >

DBH 1ekoek BIZI asteari amaiera eman zioten joan zen astean

“Pius sodalitas valens” (zintzoagoa, elkartasun gehiagokoa eta osasuntsuagoa) BIZI astea, Batzen PROI-aren amaieran kokatuta dago.  Bertan olinpiadak jorratzen dira, eta “citius altius fortius”-etik datorkio izenburua. Ikasleak, taldeka, osasun fisiko, sozial eta barnetasunarekin loturiko jarduerak egiteko aukera izan zuten astean zehar. Jarduera batzuk ikasleei aukeran eman zitzaizkien ekintza ezberdinen artean hautatu zituzten, taldearen zaletasunen arabera, eta […]

GEHIAGO >
22 / 217« First...10...2021222324...304050...Last »