BERRIAK

Ikastolako bizitza

Hiru ikasle gaur, Galdegazten, kazetari

galdegazten hiru ikasle

Eli Maidagan, Urtzi Urizar eta Victor Garcia, Gaztelupeko DBH 3ko ikasleak, GOIENAko Galdegazte programan gaur, asteazkena, Xabi Igoa Arabako bertsolari txapelketan izan den aramaioarra elkarrizketatzen. Hitzordua: GOIENA telebistan, 10:00etan. Argazkiak.

GEHIAGO >

Tosca operan zapatuan Arizmendi Ikastolako ikasleak

Tosca operarako entsaiatzen

DBHko lehenengo zikloko hamar ikaslek Tosca operan parte hartu zuten, larunbatean Amaia Antzokian. Lehenengo atalean apaizaren meza-laguntzaile antzezlanak egin zituzten; antzezlanak, bai, izan ere, abestuz gain dantza eta beldur espresioak ere adierazi zituzten, batez ere, Scarpia protagonista gaiztoak eszenatokian sarrera egin zuenean. Entrenamendua eta aldez aurreko saioak egin behar izan dituzte hamar ikasle horiek obrarako; […]

GEHIAGO >

Copa Colegialeseko lehenengo faseko finalean

Copa colegiales finalera

Arizmendi Ikastola Copa Colegialeseko lehenengo faseko finalean egongo da apirilaren 17an. Copa Colegialen parte hartzen ari da aurten Arizmendi. Lehenengo fasea bukatzear dago, eta nahiz eta nesken ekipoak ezin izan duen aurrera egin, mutilak lehen faseko finalera heldu dira. Ointxe kirol elkartearen laguntzarekin eta Gorka Zurutuza entrenatzailearen gidaritzapean, finala jokatuko dute Arizmendi Ikastolako saskibaloi jokalariek […]

GEHIAGO >

Basabeazpikoek Irrien lagunen I. Bideo-lehiaketan epaimahaiaren saria

Saria Basabeazpira

Basabeazpikoek Irrien lagunen I. Bideo-lehiaketan epaimahaiaren saria Balea proiektuaren harira sortu zuten bideoa aurkeztu zuten Irrien lagunen lehiaketara Basabezpikoek. Atzo jakin zuten epaimahaiaren saria jaso dutela lan horregatik. 90 lagun joan ziren ikastetxeen arteko epaimahaiaren sari-banaketara Basabeazpitik, eta pozik itzuli ziren, sari eta guzti. Irrien lagunen gunea (puzgarriak.. ) eta irrien lagunen ikuskizuna Basabeazpira ekartzea […]

GEHIAGO >

Santa Teresako chef txikiak

Chef txikiak

Santa Teresako Haur Hezkuntzako umeek –bi urtetik hasi eta bost urtera artekoek– neguko hotzari aurre egiteko, besteak beste, sukaldaritza proiektuan barneratuta ibili dira azken aste hauetan. Sukaldari txapela jarrita, pizzak, txokolatezko pastelak, bonboiak… egiten ikasi dute. Gainera, hainbat elikagairekin esperimentatu ahal izan dute. Chef bikain bihurtuta, pozik daude txikiak. Argazkiak.

GEHIAGO >

Bretoiak trukean, gurean

bretainiakoak bertan

Bretoiak trukean, gurean Urtero bezala, aurten ere Arizmendi Ikastolak ikasle trukea antolatu du Bretainiarekin, eta joan zen astean hemengoak han izan ondoren, atzo iritsi ziren hangoak bertara. Quimper eta Vanes-ekoak dira igandera arte Debagoienean egongo diren gazteak. Gaur ikastola, Arrasate eta ingurua ezagutzeko parada izan dute; besteak beste, GOIENA bisitatu dute; hurrengo egunetan Donostia, Gernika […]

GEHIAGO >

Korrikarekin bat egin du ikastolak, goizean

Korrika Arrasaten

Korrikarekin bat egin du ikastolak goizean Goizean goiz pasatu da gure bailaratik 19. Korrika. Arrasatera 10:30ak aldera iritsi da bigarrenez. Orduan egin dute bat Arrasateko guneetako ikasle eta irakasleek Korrikarekin. Haur Hezkuntzako irakasle Pili Urizarrek eta Meri Arroyok hartu dute korrikaren lekukoa Arrasateko ikastolako kilometroan, Gaztelupe parean. Arratsaldez egitekoa zen Korrika Txikia bertan behera geratu […]

GEHIAGO >

Ikasleak GOIENA telebistan gaur eta etzi

FLLekoak Tenerifera

First Lego Leagueko zortzikotea Debagoiena Zuzenean programan Gaur Debagoienean zuzenean programan agertuko dira Arizmendi Ikastolako DBHko zortzi ikasle. First Lego League txapelketan parte hartzen ari dira, eta Espainia mailako kanporaketara sailkatu zirenez, Tenerifen jokatuko dute datorren igandean hurrengo faserako igoera. Gaur, astelehena, 20:00etan, 21:00etan eta 22:30ean eskainiko da saioa. Zortziko taldea osatzen duten ikasleak honako […]

GEHIAGO >

Arizmendi Ikastola, Tenerifen jokatuko den FLL txapelketan

FLLn sailkatuak

Arizmendi Ikastola, Tenerifen jokatuko den First Lego League txapelketan Martxoaren 21ean Tenerifen izango den First Lego League txapelketan parte hartuko du Arizmendi Ikastolako DBH-4ko talde batek. Asteburu horretan bigarren fasea jokatuko da bertan, hots, estatu mailakoa, eta sailkatuz gero Europarako txapelketara joango dira Arizmendiko gazteak. Bosgarrenez parte hartzen du Arizmendi Ikastolak Ikerlan eta MUrekin batera […]

GEHIAGO >

Bailarako ikastoletako 256 gazte, Euskal Giroan Jolasean

euskal giroan jolasean

Bailarako ikastoletako 256 gazte, Euskal Giroan Jolasean Txantxiku, Aranzadi eta Arizmendi Ikastoletako 256 haur izan ziren asteazkenean Arrasateko kaleetan zehar Euskal Giroan Jolasean ekimenean parte hartzen. 40 taldetan banatuta, lau txokotan txandatuz –Sebero Altuben (euskal joko-jolas tradizionalak), Biteri plazan (herri kirolak), herriko plazan (jolas kulturalak) eta Uarkapen (esku pilota eta pala)– ibili ziren ikasleak jolasean […]

GEHIAGO >