Euskal Herriko Colegiales Kopa, Arizmendirentzat

Joan zen ostiralean, Arizmendi Ikastolako mutilen saskibaloi taldeak Euskal Herriko Colegiales Kopako finala irabazi zuen Gasteizeko Corazonistas taldearen aurka 56-53 irabaziz. Partida bizia izan zen joan zen ostiralekoa eta ikusleen aldetik, animazio handiarekin jarraitutakoa. Amaieran berdintsu ibili ziren biak, emaitzari dagokionez, eta horrek berotasunez bete zuen giroa, azkenik garaipena ikastolako taldearentzat izan zelarik.
GEHIAGO >