BERRIAK

Ikastolako bizitza

Igandean Perretxiko Eguna, Arrasateko plazan

Perretxiko Eguna

Arizmendi Ikastolak 23.ez antolatuko du Perretxiko Eguna Arrasaten. Igandean, urriaren 25ean, izango da herriko plazan 11:00etan hasi eta 14:00ak bitartean. Horretarako urteroko perretxiko txapelketa jarri dute abian ikastolako antolatzaileek. Ekimen honen helburu nagusiak dira ikasleengan zaletasuna sustatzea eta Euskal Herriko ekosistema ezagutzea eta errespetatzea. Taldean aurkeztu behar dira ahalik eta espezie gehien Lehiaketan hamar eta […]

GEHIAGO >

Ostiralean gauez takarradan korrikalariak, herrian zehar

TAFYD krosa_2014

Datorren ostiralean, urriaren 23an, egingo da zazpigarrenez Gaueko TAFYD krosa Arrasaten. Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako kirol eta aisialdiko arduradunek antolatzen duten krosa da, eta izenak dioen bezala, gauez egiten da; 20:00etan abiatuko da Ferixalekutik bertatik. 5,7 km. ko luzera dauka ibilbideak, eta herriko kaleetan zehar egiten da herritarren ¬animo eta aupaden artean. Izen-ematea 8 eurokoa […]

GEHIAGO >

ERRONKAn gustora ibili ziren gazteak

Ikasleak Erronkan

Almeneko ikasle talde bat Kilometroak festaren ERRONKAn  izan zen igandean.  DBH 3. mailako bederatzi ikasle Usurbilen izan ziren igandean, Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaian, ERRONKA egitasmoan parte hartzen. Joannes Irizar eta Eli Berridi irakasleekin, euren “kapitainekin” osatu zuten taldea, eta hogei lehia-talde izan zituzten. Proba guztiak egin zituzten eta ederto pasatu zuten. Parte-hartzaileek proben ostean, Betagarri […]

GEHIAGO >

Buruko gaitza duten gaixoekin batxilergokoak

Respaldiza proiektuaz

Arizmendi Ikastolako batxilergoko bederatzi ikaslek elkarbizitza esperientzia baten parte hartu dute irailean buruko gaitza duten hainbat gaixorekin. Irailaren 1etik 4ra bitartean Respaldizan (Araban), San Juan de Dios erakundearen etxe baten, izan dira Almeneko bederatzi ikasle eta San Juan de Dios ospitaleko hamabost gaixo elkarrekin denetariko jarduerak eta esperientziak bizi izaten. Orain bi ikasturte hasi ziren […]

GEHIAGO >

Aldibereko itzulpenaz guraso bilerak

aldibereko itzulpena guraso bileretan

Atzo Jose Aranan aldibereko itzulpenaz egin zuten guraso-bilera Dagoeneko, hasita daude ikasturte hasierako guraso-bilerak. Atzo, Eskoriatzako Jose Aranan lau urteko haurren gurasoek izan zuten euren seme-alabena, eta lehenengoz ikastolako historian aldibereko itzulpena egin zuten irakasleek, eta horri esker bilera euskara hutsean izan zen. Iaz, Eskoriatzako udalak herriko erakundeei, tartean MU eta Arizmendi Ikastolari, kontsulta egin […]

GEHIAGO >

Familarizazioa ardatz hartuta, ibili dira Haur eta Lehen Hezkuntzan

Familiarizazioa LHn

Ikasturtearekin batera batzuek eskolatzeari ekiten zioten orain hiru aste eta beste batzuk zikloz edo etapaz aldatu ziren. Berrikuntza edo aldaketa horiek guztiak ikasleek behar bezala, poliki eta ahalik eta erosoen bizi ditzaten familiarizazioa egitea garrantzitsutzat jotzen dute Ikastolako Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleek.   Hori horrela, ekintza plan bat prestatu ohi dute lehenengo bi edo […]

GEHIAGO >

Mendira atera da gaurko egunez ia ikastola osoa

Bizikidetza izan du helburu, betidanik, ikasturte hasierako mendi-irteerak Ia inguruko gailur eta auzo guztiak ikastolako ikasleek hartuta egon dira goizean, izan ere, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan gaur egin dira ohiko mendi irteerak. Eguraldia lagun izan dute, gainera. Gaztelupeko batzuk, Murugainen izan dira; beste batzuk, Kurtzetxikin; Arimazubikoak Besaiden, Udalan eta Garagartzan. Gelakoen arteko harremana sendotzeko eta […]

GEHIAGO >

Santa Teresako ikasleei ikasturte hasierako harrera Euskik egin zien

Santa Teresan Euskiren harrera

Joan zen astean ekin zioten Arizmendi Ikastolako ikasle gehienek ikasturte berriari, eta Santa Teresan hasiera berezia izan zuten, izan ere, euskararen erabilera bultzatzeko eta euskalduntasuna indartzeko asmoarekin Euski maskotaren pertsonaiak agurtu zituen ikasleak zein gurasoak. Iaz sortu zuten Euski maskota Santa Teresan, eta aurten pausu bat gehiago emanik, pertsonaia bihurtu dute berau. Joan zen asteazkenean, […]

GEHIAGO >

Danimarkar talde bat ikastolako Lanbide Heziketan

Danimarkarren bisita

Joan zen ostegunean, hamabi lagunez osatutako talde baten bisita izan zuen Arizmendi Ikastolak. Batez ere, Lanbide Heziketako heziketa-zikloen berri izan nahi zuten, eraikuntzakoarena zehazki, eta horregatik Ferixalekuan izan ziren Lanbide Heziketako zuzendari Edurne Erauskinekin eta Gaizka Eraña eta Isaak Galarraga irakasleekin. Debagoieneko esperientzia kooperatiboa ezagutzera etorri zen talde hori Jose Ramon Elortzaren gidaritzapean. Hiru eguneko bisitaldi […]

GEHIAGO >

Gaur hasi du ikasturte berria Arizmendi Ikastolak

Ikasturte hasiera ikastolan

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek gaur ekin diote ikasturte berriari. DBH eta batxilergoan harrera eguna izan dute gaurkoa, baina bihartik aurrera ohiko ordutegiaz hasiko dira klasean. HHn eta LHn, berriz, goizez ekin diote. Lanbide Heziketako ikasleek astelehenean izan zuten ikasturteko aurkezpena eta Haur Hezkuntzako lan egutegikoak irailaren 1ean hasi ziren. Ikasturte hasierako argazkiak […]

GEHIAGO >