BERRIAK

Ikastolako bizitza

IZEN-PRO egitasmoa amesteko bidean gaude!

DBH 3-4, batxilergoa eta lanbide heziketarako planteamendu berritzaile, sortzaile eta gaurkotua irudikatzen hasteko, 17 profesional elkartu ziren azaroaren 15ean Otaloran, Reimagine Education aholkularitza enpresaren eskutik. Arizmendiko profesionalez gain, Ikastolen Elkarteko eta San Fermin Ikastolako partaideak ere izan ziren bertan. Era honetako beste bi saio antolatuko dira ikasturte amaiera bitartean, eta saiotik saiorako tartean, hainbat gai […]

GEHIAGO >

Haur Hezkuntza eta batxilergoko inpaktuen aurre-ebaluazioa

Reimagine Educationekoek sakoneko eraldaketa pedagogikoak aurrera eraman nahi dituzten erakundeei aholkularitza zerbitzua eskaintzen diete. Arizmendi Ikastolan 2017 urtetik ditugu bidelagun gure eraldaketa prozesuan.  Oraingoan, HH zein batxilergoan orain dela urte batzuk martxan jarri genuen eraldaketaren inpaktuen aurre-ebaluazio bat egin dute, bi helbururekin. Alde batetik,  inpaktua neurtzeko praktikan aurrera egitea, BATU egitasmoaren inpaktua ebaluatzeko lehen olatua […]

GEHIAGO >

Elikagai Bankuaren bilketa kanpainarekin bat egin dute Aretxabaleta-Eskoriatzakoek

Negura hurbildu ahala Elikagaien Bankuko kideek beraien biltegiak elikagaiekin bete nahi izaten dituzte, behar gorrian daudenei eskura jarri ahal izateko. Gure bailaran ere horrela egingo da, gaur hasi, eta datozen egunetan. Helburua, Bergarako biltegia hornitzea izango da. Azken bi urteotan, pandemiaren kontuengatik elikagaiak fisikoki biltzea baino, diru ekarpenak jasotzea hobetsi dute. Aurten, berriz, erosketak egin […]

GEHIAGO >

Arizmendiko bi talde irabazle Arrautza Jaurtiketa Txapelketan

Joan zen ostiralean, Gaztelupeko DBH 3ko Arrautza Jaurtiketa Txapelketako ikasle finalisten hiru taldeek, Garaiako parke teknologikoa bisitatu zuten, Zientzia eta Teknologia astearen amaiera ekitaldian parte hartzeko. Hauek, Garaia Parke Teknologikoko lau profesionalek osatutako mahai-ingurua ikusi, eta ondoren arrautza jaurtiketako sarien banaketan egon ziren.  Arizmendiko bi taldek jaso zuten saria. Alde batetik, publikoaren saria Ainhoa Busto, […]

GEHIAGO >

Arimazubikoen irteerak inguruko erreka eta ibaiak ezagutzeko

Arimazubiko LH 3 eta 4ko ikasleak, Deba Goiena lantzen ari dira, eta gai honen bueltan inguruko erreka eta ibaiak ezagutzeko asmoz, txangoak egin dituzte.  Joan zen asteko ostegunean LH 3koak Arrasateko errekak ezagutzeko ibilaldia egin zuten  eta ostiralean, berriz, LH 4koak Deba ibaiaren iturburura joan ziren. Azken hauek hiru ordutako ibilbideaz gozatzeko aukera izan zuten, […]

GEHIAGO >

Batxi 2ko ikasleak orientazio saioetan

Asteazkenean EHUko Kimika fakultateko irakaslea den Miren Ostrarekin saioa izan zuten Almen eta Gaztelupeko batxi 2ko Osasun Zientzietako ikasleek.  Hauek kimikariarekin bideo-dei bat egiteko aukera izan zuten; kimikako graduaren inguruko azalpenak eman zituen Mirenek, eta ikasleek graduari buruzko galderak egin zizkioten. Solasaldi aberasgarria izan zela kontatu digute! Argazkiak.  

GEHIAGO >

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna

Datorren azaroaren 25ean emakumearen indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna ospatuko da. Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa puntu lila izanik, sinbolo hau publikoki erakusteko deialdia egin da. Puntu lilak berarekin dakar, emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa.  Arizmendi Ikastolak ekimerarekin bat egingo du. Eta komunitate osoa bertan parte hartzera animatzen dugu, […]

GEHIAGO >

Teknologia berrien erabilera osasuntsua lantzeko hitzaldiak

LH 5eko ikasleek EMOKI elkartearekin “Teknologia berrien erabilera osasuntsua” landu ostean, gaia gurasoekin  ere lantzeko, Arrasateko Udal Prebentzio Zerbitzutik 6-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako “Zertan jarri behar dugu arreta pantailen erabilera egiterakoan?” hitzaldia antolatu dute. Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango da hitzaldia; azaroaren 22an euskaraz, eta azaroaren 23an gazteleraz. Bertaratzeko ez da izenik eman […]

GEHIAGO >

Brasilgo Movimiento Sin Tierrakoak gurean

Azken hiru urteotan, Brasilgo Movimiento Sin Tierra (MST) mugimenduarekin elkarlanean ari da Arizmendi Ikastola, beste hiru kooperatibekin batera (Ederlan, Maier eta Copreci). Mundukidek gidatutako egitasmo honen izena Gehikoop da, eta helburu nagusia eraldaketa sozialerako esperientziak elkartrukatzea da. Hori dela-eta, aste honetan MSTko zortzi kide izan dira gura artean. Asteazkenean Almenen egin zieten harrera bai Ignazio […]

GEHIAGO >

Izenaduba basoan Jose Aranakoak

Euskal Herriko Mitologiaren inguruko interpretazio zentroa den Izenaduba basoan egon ziren Jose Aranakoak, pasa den astelehenean. Bertan euskal mitologiarekin lotutako pertsonaiekin egoteko aukera izan zuten; tartean, Olentzero eta Mari Domingi. Hauek, gure mitologiaren istorio eta kondairak kontatu zizkieten Eskoriatzako guneko txikiei.  Une magikoak bizi eta ederto pasatu zutela jakin dugu. Horretarako, argazki hauek ikustea besterik […]

GEHIAGO >
2 / 16812345...102030...Last »