BERRIAK

Ikastolako bizitza

Erizaintza eta TAFYDeko ikasleak Hegalak zabalik fundaziora bisita

Aurreko eguenean, urriaren 26an, Lanbide Heziketako erizaintza eta TAFYDeko  bigarren mailako ikasleak Donostiara joan ziren Hegalak Zabalik fundazioa ezagutzeko asmoz. Fundazio horrek dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi kalitatea hobetzea du helburu jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez. Bisitan ikusi zutenez, instalazioak egokituta dituzte aniztasun funtzionala dutenek inolako trabarik izan ez dezaten. Gainera, aukera aprobetxatu zuten denek […]

GEHIAGO >

Aisialdi batzordea martxan Gaztelupeko lehenengo zikloan

Elkarbizitza hobetzeko asmoz eta bereziki atsedenaldiei begira, ikasle eta irakaslez osatutako batzorde bat jarri berri da martxan Gaztelupen. Bertan gela bakoitzeko ordezkari bat dago -zortzi ikasle guztira- eta bi irakasle (Jaione Uriarte eta Leire Zamakola). Batzorde horretako kideek ekintzak antolatuko dituzte eta funtzionamenduaz arduratuko dira. Aste honetan izan dute lehen bilera. Bereziki atsedenaldietarako eratu bada […]

GEHIAGO >

Arimazubikoak KiVa eguna ospatzen, eta Gazteluondokoak KiVa txokoa prestatzen

Atzo Arimazubikoek KiVa eguna ospatu zuten. Horretarako, aurreko astean programaren aurkezpena egin eta gero, gaia landu zuten hainbat baliabide erabiliz: bideoa, abestia… Atzokoan, berriz, denetariko jarduerak egin zituzten, hala nola, abestia elkarrekin kantatu, logoa koloreztatu, programarekin bat egiten duen eskua margotu, guneko argazkia egin konpromisoa erakutsiz…. KiVa ikastola gara! oihukatu zuten denok batera. Gazteluondokoak, berriro, […]

GEHIAGO >

DBHko laugarren mailakoak Gure Kasa programan

Ikasturte honetan DBHko etapa bukatuko duten ikasleak hasita daude ikasbidaiarako dirua aurrezten eta pilatzen; izan ere, baldintzatako bat da gastu osoaren %75 ikaslearen ekarpena izatea. Hori dela-eta, atsedenaldietan bokadiloak saltzen dihardute, pagatik hilero dirutxo bat aurrezten…. Atzo Gaztelupeko talde bat EITBko Miramoneko plato baten publiko gisa izan zen. Argazkiak.

GEHIAGO >

Basabeazpikoak habiak egiten txori txikientzako

Udazkena iritsi da Euskal Herrira, eta berarekin batera gure inguruan bizi diren hegaztiek lurralde epelagoetarako bidea hartu dute. Baina beti geratzen dira txori txikiren batzuk joan ezinik. Basabeazpiko bost urteko haurrak hegaztien gorabeherak ikasten ari dira, eta zer hobeto giro hotzeko garai honetan txorientzako habiak egitea baino.  Poteak kola eta egunkari-paperez estali, margotu, barnizatu…. eta, […]

GEHIAGO >

Batxilergokoen lehenengo proiektua abian

Aste honetan hasita eta hurrengo bi asteetan zehar, batxilergoko lehenengo mailako ikasleak “Kulturartekotasuna” izeneko proiektuan murgilduta egongo dira. Batxilergoan martxan jarritako proiektu bidezko irakaskuntzaren baitan kokatzen da egiteko hori eta Konfiantzaren Pedagogiaren markoak planteatzen duen ikaskuntza aktiboagoa du xede. Disziplina artekoa da: Gorputz Hezkuntza, filosofia eta hiru hizkuntza batzen ditu. Ikasleek azken egitekoa izango dute […]

GEHIAGO >

XXI. mendeko kooperatibistei buruzko jardunaldietan, Arizmendi ere presente

Aurreko egubakoitzean, Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteak eta TAZEBAEZ kooperatibak elkarrekin antolatu zituzten XXI. mendeko kooperatibistei buruzko jardunaldietan izan zen ikastolako zuzendari orokor Iñaki Etxezarreta, eta jardunaldietan adierazi ziren iritzi eta ondorioak jasotzen zituen horma-irudi honetan bere ekarpena egin zuen, Arizmendi Ikastola bertan islatuz.

GEHIAGO >

Konfiantzaren Pedagogiaren sakontze Ikastaroa, bosgarrenez

Aste honetan, urriaren 23tik 27ra bitartean, Gaztelupeko aretoan KParen Sakontze ikastaroan parte hartu dute 60 lagunek. Aurrekoetan bezala, ikastolako partaideak ez ezik, beste hainbat ikastolatakoak ere izan dira, hala nola: Anoeta, Laskorain, Txantxiku, Salbatore Mirxelena, Zubimusu eta Orio. Ohiko dinamika erabiliz (aktiboa, taldean jardutekoa….), liburuak ardazten dituen edukiak jorratu dituzte. Amaia Antero Berrikuntza Pedagogikoaren zuzendariak […]

GEHIAGO >

KiVa programa, formazio saioak irakasle eta gurasoentzat

Iaz Ikastolen Elkarteak abiarazi zuen eskola-jazarpena prebenitzeko programa da KiVa, eta jazarpena murriztea du xede. Finlandian garatutako eredu bat da. Aurten gurean Lehen Hezkuntzan jarri da martxan. Horretarako, KiVa taldea sortu da (gune bakoitzeko arduraduna, orientatzailea eta irakasle bat edo bi) eta irailetik ari dira formazioa jasotzen; aurreko astean gurasoekin batera egin zuten saio bat […]

GEHIAGO >

Euspot euskarazko spot lehiaketa abian jartzeko bileran ikastolako ordezkariak

Atzo, Euspoteko VII. edizioa antolatzen hasteko lehen bilera egin zen Artemanen. Bertan, G. Ibarzabal (HEF arduraduna) eta E. Balzategi (komunikazio arduraduna) ikastolako ordezkariekin batera Aretxabaletako udaleko, Foru Aldundiko, MUko eta Artemaneko ordezkariak izan ziren. Iazko balorazioa kontuan harturik hasi ziren aurtengoa prestatzen: helburuak, gaia, aurkezpena….. Euspot lehiaketak euskarazko sormena bultzatzea eta publizitate arloan euskararen erabilera […]

GEHIAGO >