BERRIAK

Ikastolako bizitza

XXI. Mendeko Etxebizitzen Jardunaldietan etxola bat eraikiko dute

eraikuntzako jardunaldiak

Maiatzaren 22an egingo dira ,Arizmendi Ikastolaren Lanbide Heziketak antolatuta, XXI. Mendeko Etxebizitzen jardunaldiak Kulturaten (Arrasate) 09:00etatik 14:00etara. Bederatzigarren aldi honetan berrikuntzarik egongo da, izan ere, karezko mortairuei buruzko ikastaro batekin osatuko dituzte jardunaldiak. Aurreko urteetan bezala, eraikuntzaren sektorean aritzen direnenei ez ezik, gainerako interesatuei ere zuzenduta daude. Eraikuntza eta osasuna, aurtengo gaia; karezko mortairuen ikastaroa, […]

GEHIAGO >

Igandean Herri Urratsera, Ziburuko ikastolaren alde

Kaskaroteneari elkartasuna Jose Aranakoek

Igandean, maiatzaren 10ean, ospatuko da Euskal Herriko iparraldeko ikastolen festa, Senperen. Aurtengoa Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren alde egiteko izango da. Izan ere, ikastola txiki horrek bizirauteko izan dituen arazoak gaindituta, ikastolarako lur saila erosteko 300.000 euro behar dute. Ikasturte honetan asko izan dira ikastoletatik, tartean Debagoieneko ikastoletatik, adierazi zaizkien keinuak. Hainbat ekimeni esker, bailarako ikastoletatik 12.000 euro inguru […]

GEHIAGO >

Langileentzako ikastaroak Lanbide Heziketan

Hobetuz ikastaroa LHn

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak, Hobetuzen bitartez, beste bi ikastaro jarriko ditu martxan ekainean. Alde batetik, Higiene- eta elikagai-arretako esku-hartzeak erakundeetan ikastaroa, 70 ordukoa eta ekainaren 1etik 30era bitartean emango dena. Ikastaro honek gaitasun ziurtagiria lortzeko balio du , “Menpeko pertsonei arreta soziosanitarioa ematea erakunde sozialetan” ziurtagiria, hain zuzen ere. Arizmendi Ikastolaren Ferixalekuan (Arrasate) emango da […]

GEHIAGO >

Larunbatean, Udaberri Jaia Aretxabaletan

udaberri jaia 2014

Larunbatean, Udaberri Jaia ospatuko dute, X. ez, Aretxabaletan Basabeazpi eta Almeneko txikiek. Maiatzaren 9an, larunbatean, ospatuko da aurtengo Udaberri Jaia Aretxabaletan. Urtero bezala, Basabeazpiko eta Almeneko txikientzako ospakizuna izango da larunbatekoa, eta goizean goiz hasiko dira ekimenekin. 10:30ean jolasak eta ibilaldia antolatu dute eta ondoren, mosaikoa egingo dute eta talo tailerra martxan jarri. Bazkalaurreko tartea […]

GEHIAGO >

Zuzendaritza taldea, Jesuiten ikastetxeak bisitatzera

zuzendaritza taldea bartzelonara

Zuzendaritza taldea, Bartzelonara, Jesuiten ikastetxeak bisitatzera Gaur Arizmendi Ikastolako zuzendaritza taldea eta baliabideen arduraduna Bartzelonara joango dira Jesuiten ikastetxe bat bistitatzera. Bihar egingo duten bisitan, bertatik bertara ikusi nahi dute Katalunian Jesuiten ikastetxeetan abian jarri berri duten hezkuntza eredua. Ezarri dituzten berrikuntza pedagogikoak direla-eta, interes handia pizten ari dira Jesuiten eskolak. Besteak beste, azterketak, ordutegiak […]

GEHIAGO >

Abesbatzakoak, trukean, Tuterako ikastetxe batekin

Arizmendi Ikastola abesbatzakoak Tuteran

Abesbatzakoak, trukean, Tuterako ikastetxe batekin Asteburuan Arizmendi Ikastolako abesbatzakoak Tuteran izan dira, bertako ikastetxe bateko ikasle-truke baten. Rakel Murgiondo abesbatzako zuzendariarekin abiatu ziren kantariak bertara, eta ekainaren 12, 13 eta 14an hangoak Debagoienan izango dira. Ostiralean Olite bisitatzeko parada izan zuten eta larunbatean Tuterako parrokian eskaini zuten emanaldia. Hango abesbatzakoek bost abesti kantatu zituzten eta […]

GEHIAGO >

DBHkoen III. Olinpiadetan ikasleak, oso gustura

DBHkoen III. olinpiadak

DBHkoen III. Olinpiadetan, ikasleak oso gustura Joan zen astean bigarren mailako DBHkoen olinpiadak jokatu ziren Iturripen, hirugarrenez. Goizeko 09:00etan Arrasateko Iturripen elkartu ziren Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako Arizmendi Ikastolako ikasleak eta irekiera ekitaldi batekin eman zioten egunari hasiera. Horretarako talde bakoitzak aurkezpena eta desfilea egin zuen eta ondoren, denok batera aurreskua dantzatu zuten. Jarraian, txapelketekin […]

GEHIAGO >

Arimazubi margotzen, gurasoekin batera

Arimazubi pintatzen

Arimazubi margotzen, gurasoekin batera Joan zen larunbatean, guraso batzordeak deituta, Arimazubiko kanpoko patioaren margotze-lanak egin zituzten bertako hainbat gurasok, irakaslek eta ikaslek. Ikastolako irakasle Eli Villarrek diseinua egin ondoren, larunbat goizean patioko paretak margotzen ibili ziren 40 lagun inguru. Ikasle nagusiek, euren artista eskuak erakutsi ondoren, ikasle txikiekin ere arduratu ziren, hainbat tailer eta jolas […]

GEHIAGO >

Ikasleen aurkezpenak Zientziaren Astean

Ikasleak Zientziaren Astean

Bilboko Zientzia Azokan ikasleen aurkezpenak Larunbatean, Zientzia Azokan izan ziren batxilergoko hainbat ikasle hiru proiekturen berri ematen jendaurrean. Laborategiko teknikak ikasgaia dute ikasle horiek, eta Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokara eraman zituzten ikasturtean zehar landutako ikerketa-proiektuok. Bilboko Plaza Berrian, jendaurrean, aurkeztuko zituzten, eta eurekin bertan izan zen Itsaso Nuin irakaslearen hitzetan “oso pozik geratu ziren izandako […]

GEHIAGO >

Bi ikasle Ingalaterran, Erasmus bekei esker

Erasmusekin Ingalaterran bi ikasle

Ingalaterran Lanbide Heziketako bi ikasle, Erasmus bekei esker Lanbide Heziketako goi mailako TAFYD heziketa-zikloko bi ikasle Torquay-n (Ingalaterra) dabiltza osatzen euren ikasketa zikloa, Erasmus bekei esker. Andoni Izagirre arrasatearra eta Xabier Barcina urretxuarra praktikak egitera abiatu ziren Aste Santu aurretik Ingalaterrara eta han amaituko dute ikasturtea. Heziketa Fisikoko irakaskuntzan eta futbol entrenatzaile lanetan ari da […]

GEHIAGO >