BERRIAK

Ikastolako bizitza

Eguaztenean, KiVa Eguna Almenen

Almenen ere ospatu dute KiVa Eguna asteon. Horretarako, Lehen Hezkuntzako guztiak aretoan bildu ziren, eta seigarren mailako ikasleek KIVA manifestua irakurri zuten. Ondoren, kanta entzun eta kiroldegira joan ziren logoa irudikatzera. Horretarako ikasle bakoitzak etxetik logoaren koloreren bat duen kamiseta ekarri zuen: gorri, berde, urdin edo laranja. Eguna ospatuta, orain, gelan jarraituko dute lanketa. Argazkiak.

GEHIAGO >

KiVa Eguna ospatu dute Gazteluondon

Eguaztenean, Gazteluondoko ikasleek jazarpenaren inguruko KiVa Egunean bideo bat ikusi ostean, abestia kantatu zuten, logoa margotu eta koadernoan itsatsi zuten letrarekin batera. Bien bitartean, egitasmoaren arduradunak,  peto horiak soinean, gelaz gela pasatu ziren hainbat azalpen ematera. Egunari amaiera emateko, lehenengo eta bigarren zikloko ikasleek euren eskua paperean marraztu zuten KIVarekin bat datozela adieraziz. Hirugarren ziklokoek, […]

GEHIAGO >

Ikasleak, irakasle

DBHko hirugarren mailako talde bat Galdegaztelupe izeneko elkarrizketa saioa prestatzen ari da, eta euren asmoa da bideoz sei elkarrizketa grabatzea Gabonen inguruan. Bada, saiorako introa edo sarrera nola egin azaltzeko euren adineko Oihan Loiti ikaslea izan dute irakasle. Eguaztenenean, eskola ordu baten Oihanek nola editatu daitekeen azaldu zien, eredu bat tarteko. Argazkiak.

GEHIAGO >

Gure gazteak Euskadiko selekzioarekin

Ane Garcia, Irene Murua, Haizea Apellaniz eta Nahia Badiola dira aste honetako protagonistak kirolaren alorrean. Lehenengoa karaten ari da nabarmentzen eta beste hirurak, saskibaloian. Azken hiru horiek prestatzen hasita daude Espainiako txapelketan jokatzeko. Ane, berriz, asteburu honetan bertan Bilbon izango da Euskadiko selekzioarekin. DBHko laugarren mailako ikasleak dira Gaztelupen.

GEHIAGO >

Olarteko haurrek Iturbideko aitona-amonak bisitatu dituzte

Urtero legez, aurten ere adinen arteko komunikazioaren proiektua landuko dute Olarteko nagusiek. Hori dela-eta aste honetan proiektuari hasiera eman diote, Iturbidera bisita eginez. Eguazten arratsaldea horretarako aprobetxatu zuten, eta nagusi zein haurrak primeran ibili ziren kontu, kantu eta istorioak tarteko. Argazkiak.

GEHIAGO >

Zirkoa iritsi da Olartera!

Eta ezohikoa, gainera: animaliarik gabekoa! apropos, baina, animalien eskubideei keinu eginez. Olarteko bost urtekoak izan dira protagonista, Anboto gelakoak. Hori izan dute aztergai azken asteotan, eta zirkoarekin  gaiari “errematea” eman diote. Ikusi nahi?

GEHIAGO >

Arrasateko udaleko ordezkariek eta auzoko hainbat kidek Santa Teresa bisitatuko dute

Datorren eguaztenean, hilak 8, Santa Teresa berria bisitatuko dute Maria Ubarretxena Arrasateko alkatearekin batera Ander Garai kirol zinegotziak, Juan Antonio Urdangarin arkitektoak eta Juanito Barberan teknikariak. Horretaz gain, ikastolarekin harremana duten auzoko hainbat entitatetako ordezkari ere gonbidatuta daude. Inaugurazio ofizialeko ekitaldia, berriz, azaroaren 20an izango da.

GEHIAGO >

OLHko sukaldariak Ibai-Artek antolatutako ekitaldian

Joan zen egubakoitzean, Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek, Ibai-Arte merkatari elkartearekin elkarlanean, Arrasateko herriko plazan egin zen ekitaldian parte hartu zuten sukaldari lanetan. Ikasleek prestatu zituzten pintxoak honakoak izan ziren: onddo bolobana, bakailaoa, ajoarriero erako tartaleta eta urdaiazpiko kroketak. Argazkiak.

GEHIAGO >

Nork esan du Hallowen euskal ohitura zaharra ez denik?

Ikastolen Elkarteko prentsa bildumari esker jaso dugu arimen gauari buruzko artikulua. Bertan bestelako Halloween bat azaltzen zaigu, gurean errotuta egon izan dena. Eta gurera etorrita, martitzenean, urriaren 31n, Aretxabaltan Gaba Baltza ospatu zen, jaia berpizteko asmotan-edo. Ikastolako guraso Aitor Ziardegik doinu bat asmatu zuen, beste batzuekin batera kantua sortzeko, Almeneko ikasleek arimen gauerako propio ikasi […]

GEHIAGO >

Erizaintza eta TAFYDeko ikasleak Hegalak zabalik fundaziora bisita

Aurreko eguenean, urriaren 26an, Lanbide Heziketako erizaintza eta TAFYDeko  bigarren mailako ikasleak Donostiara joan ziren Hegalak Zabalik fundazioa ezagutzeko asmoz. Fundazio horrek dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi kalitatea hobetzea du helburu jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez. Bisitan ikusi zutenez, instalazioak egokituta dituzte aniztasun funtzionala dutenek inolako trabarik izan ez dezaten. Gainera, aukera aprobetxatu zuten denek […]

GEHIAGO >