BERRIAK

Ikastolako bizitza

Almeneko sukaldari txikiak erroskilak egiten

Almeneko LHko bigarren mailako ikasleak lanbideen gaiari amaiera emateko eta Aste Santutako oporrei ongietorria, sukaldari lanetan ibili ziren atzo. Erroskila ederrak egin zituzten eta baita jan ere! Argazkiak.

GEHIAGO >

Almenekoek “Patxi errementaria” antzeztu zuten Amaia Antzokian

Martitzenean, Almeneko DBHko dramatizazioa ikasgaiko 27 ikasle Arrasaten izan ziren egun osoz. Amaia antzokian Patxi errementaria obra antzeztu zuten, eta emanaldiak goizez zein arratsaldez izan zirenez, Ferixalekuan  bazkaldu zuten. Primeran ibili ziren eta asko gozatu zuten. Argazkiak. Bideoa(1) eta bideoa (2)

GEHIAGO >

Abesbatzen Topaketa, bihar, Amaia antzokian, 17:00etan

Eta aurtengoan, bost talde arituko dira kantari, Arizmendi Ikastolako ikasleak guztiak: Olartekoak, L. Gurratxagarekin; Arimazubikoak, O. Balanzategirekin; Santa Teresakoak, Andoni Altunarekin; eta Almenekoak zein Bigarren Hezkuntzakoak, biak ala biak, R. Murgiondorekin. Aurtengo gaia, Munduko musikak, eta batzen den dirua Aspanogi elkartearentzat izango da. Munduan zehar, musika lagun, bidaiatzerik nahi? horra hor, hitzordua! Programa eta kartela.

GEHIAGO >

Kros solidarioa, prest egubakoitzerako!

Datorren egubakoitzean Baionako B. Etxepare lizeoari ekonomikoki laguntzeko krosa egingo da bailarako ikastola guztietan. Aste honetan egin dute Txantxiku ikastolan prentsaurrekoa horren berri emateko. Ikasleen krosak, batik bat, goizez egingo dira, eta herritarrenak, berriz, arratsaldez. Partaide bakoitzak euro bateko ekarpena eginez eta herri bakoitzeko batzordeak antolatu dituen ekimenak tarteko (Aretxabaletan, tonbola; Arrasaten, bigarren eskuko postua […]

GEHIAGO >

Santa Teresako ikasleak ONCE lehiaketan, irabazle

Santa Teresako azken zikloko ikasleek ONCE fundazioak antolatutako eskola inklusiboaren aldeko lehiaketan parte hartu dute, eta lehen faseko (probintzia mailakoa) irabazleak izan dira. Ikasleak sorpresaz jaso dute berria, eta itxaropentsu ekingo diote hurrengo faseari. Zorionak! Fundazioaren zorion-gutuna, eta ikasleen lana paperean eta audioan.

GEHIAGO >

Mikroinformatikako taldea Mondragon Goi Eskola Politeknikoan

Aurreko astean, Lanbide Heziketako Mikroinformatikako ikasleak MGEPan izan ziren bisitan, goi mailako informatikako zikloa ezagutzen. Alde batetik, CPDra egin zuten bisita, bertako funtzionamendua, komunikazio sistema, baliabideak…. ezagutuz, eta bestetik, ariketa praktiko bat egin zuten ordenagailu zaharrak muntatuz. Bisita interesgarria eta egoki antolatuta bisitarien esanetan. Argazkiak.

GEHIAGO >

ZIG gelakoek azken karapaixoak egingo dituzte datorren astean

Eta 90 bat izango dira egingo dituztenak guztira. Horien artean, gainera, batzuk zeliakoentzat. Azken urteotan garizuma garaian horretan aritzen dira ZIG gelako ikasle eta irakasleak, egunero hiru, lau eta batzuetan baita bost karapaixo ere eginez. Argazkiotan ikus daitekeenez, zeliakoentzako karapaixoak badu berezitasunik osagaietan ez ezik, baita itxuran ere.

GEHIAGO >

Eskolarteko Bertsolari txapelketa: eskualdeko bertso paper lehiaketa, Almenen

Martitzenean egin zen gure eskualdeko bertso paper lehiaketa, eta aurtengoan Almenen izan zen. Bertara hurbildu ziren inguruko ikastola eta ikastetxeetako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak. Ondoren, bertako ikasle Haizea eta Oihana Arana ahizpek eta Eñaut Martikorena bertsolariak bertso saio labur bat eskaini zuten. Giro ederrean igaro zuten goiza, eta bertsolaritzaz gozatzeko aukera aparta izan […]

GEHIAGO >