BERRIAK

Ikastolako bizitza

Arkitektura batxilergoan, Konfiantzaren Pedagogia liburuaren aurkezpena

Maiatzaren 24an aurkeztu genuen Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian,  Arkitektura batxilergoan, Konfiantzaren Pedagogia liburua (Ahinitze Errasti eta Alex Gonzalez). Izenburuak dioen bezala, batxilergoko etapari dagokion espazioez ari da. Ikastolan eraiki dugun batxilergo eraldatzaileari erantzutera dator, eta LKS eta EREDU kooperatibekin lankidetzan burututakoa da. Euskaraz zein gaztelaniaz argitaratu da, eta salgai dago ikastolako idazkaritzan edo online. Horrekin […]

GEHIAGO >

Eskola Aldiriak ekimenean darraite Almenen

Guraso, ikasle eta profesionalek mugikortasunaren inguruko hausnarketan beste urrats batzuk eman dituzte. Eskola Aldirien proiektuan mugikortasunaren egoera aztertzeko eta proposamenak pentsatzeko lanetan jarraitzen dugu guraso eta irakasle talde batek Mario Paniegoren gidaritzarekin. Pasa den ostegunean, gainera, arratsalde askotan Almeneko aldapan sortzen den egoera argazkitan jasotzeko aukera ere izan genuen. Irudiak ikustea besterik ez dago arazoaren tamaina ulertzeko. Oinezko […]

GEHIAGO >

Jose Aranan ere ortua martxan

Azken hilabeteotan fin-fin ibili dira Jose Aranako haurrak eta nagusiak, ortu lanetan. Jolastokian hainbat kutxa eta loreontzi handi lurrez bete dituzte; ondoren, letxugak, marrubiak, lekak….  erein eta landatu, eta azkenik, ureztatu eta zaindu. Bada, nahiz eta landare gehienek hazteko eguzkia gustura hartuko luketen, marrubiek dagoeneko eman dute fruiturik! Bideoan urratsez urrats Jose Aranako ortua.  

GEHIAGO >

Zientzia tailerrean hitzaldi bikaina urpekariarekin, Almenen

Saio berezia eta ederra euki dugu aste honetan zientzia tailerra gaian. Badira aste batzuk itsaso eta ozeanoen egoerari arreta jarri geniola; plastikoen kutsadurak sortzen dituen arazoak aztertu ditugu. Gutako bakoitzak gai horretan daukagun inplikazioa ere aztertu dugu eta konpromezu posibleak ere zehaztu ditugu. Tartean Zihara Etxeberria eta Irati Sapok LHko 4. mailako ikasleei gaiaren aurkezpena egin […]

GEHIAGO >

Arizmendi Kirol Elkartekoen azken asteetako ekimenak

Ondorengo aste hauetan Arizmendi Kirol Elkartekoek ez digute bidaliko partiden ohiko agenda. Amaitu dira-eta, aurtengoz, baina ez horregatik AKEaren jarduna. Asteburuan zenbait hitzordu dituzte: gaur patinete eta bizikleta lasterketak bost urtetik gorako ume zein gaztetxoentzat, Aretxabaletako Durana kalean 17:30etik aurrera. Bihar, berriz, Arizmendiko Igeriketa Txapelketa, Ibarra kiroldegian (10:00-12:00), Legazpi, Bergara, Oñati eta Arizmendiren partaidetzarekin. Bihara, […]

GEHIAGO >

Ointxe-Araski taldekoak hirugarren Espainiako txapelketan

Eta telebistaz jarraitu zenutenek izango duzue, bai, azken momentura arteko emozioaren berri. Izan ere, azkeneko segundoetan gure ikasle Irene Muruak lortutako hiru puntuei esker irabazi zuten Barçaren  aurka  45 –  44. Zorionak, Naia, Alaitz, Irene eta Haizea! Argazkiak.

GEHIAGO >

Umezaintzako gurasoak doluaren inguruko gogoeta

Aurreko zapatuan, Umezaintzako familiei eta langileei zuzendutako tailerra antolatu zen  dolua eta heriotzaren inguruan. Bertan, 40 bat lagun elkartu ziren, eta gai horretan aditu eta Umezaintzako guraso Maite Urzainen eskutik emozioz betetako goiza pasatu zuten. Argazkiak.

GEHIAGO >

Biola, klarinete eta esku soinua lagun, musika emanaldia Gazteluondon

Olarteko bost urtekoek eta Gazteluondoko lehenengo eta bigarren mailakoek musikaz gozatzeko aukera izan dute berriz ere. Aretoan ikasle taldetxo batek, Arrasate Musikaleko irakasleen laguntza tarteko, emanaldia eskaini zuten. Gainerako ikasleek gozatzeko ez ezik, musika tresna horiek gertutik ezagutzeko aukera ere izan dute. Eskerrik asko Arrasate Musikaleko irakasle Edorta, Karmele eta Zigorrri! Argazkiak.

GEHIAGO >

Maialen Apraiz ikaslearen dominak gimnasia erritmikoan

Almeneko bosgarren mailako ikaslea da Maialen Apraiz, eta gimnasia erritmikoan dihardu Ipurua Klubean (Eibar). Bada, aurreko maiatzaren 13an, taldeko modalitatean eta alebin kategorian, berak eta taldekideek bigarren postua eskuratu zuten Gipuzkoako txapelketan. Aurreko domekan, berriz, Arrasaten egin ziren eskolarteko jokoetan, Euskadiko hirugarrenak sailkatu ziren. Zorionak, Maialen! Argazkiak.

GEHIAGO >

Joxe Mari Velez de Mendizabal idazle eta historialaria, Umezaintzan

Orain lau-bat urte ere izan zen bertan, beraz, ez da lehen aldia. Oraingoan ere bertako txikiei Arrasateko historia kontatzera joateko gonbitari erantzunez hurbildu zen Umezaintzara, eta Etorkizuna etorkizun bere blogean idatzi duenari erreparatuta, bizipen ederrak izan ditu oraingoan ere. Blogean, beste ideia interesgarri batzuen artean honakoa dio: (…) Umeekin konektatzeko erabili beharreko lanabesak diferenteak dira. […]

GEHIAGO >