BERRIAK

Ikastolako bizitza

Laino azpian eta izerditan, auzolana

Ostegun honetan guraso eta irakasle talde bat elkartu zen Almeneko inguruetan garbiketa lanak egiteko. Torrebaso galdua desbrozadoraz garbitzen, kiroldegi eta saskibaloi kantxaren inguruan garbiketa eta mozketa lanak egiten… bazterrak txukuntzen ibili ziren, alegia. Mila esker guztioi!!

GEHIAGO >

Enpresaren Azoka 2018

Bai Euskarari Elkarteak antolaturiko Enpresarean Azokaren laugarren edizioak pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren erronka izango ditu hizpide, urriaren 25ean Orona Ideon (Hernani). Jardunaldia 8:30etatik 14:30etara izango da, askotariko hitzaldiak eta solasaldiak jasoko dituen egitarauarekin. Bertaratzeko interesa duenak ondorengo galdetegia bete beharko du: https://goo.gl/forms/ilkN0fdAdcrhk9Xa2 Etorkizuneko eraldaketaren paradigma aurrean izanik, euskal gizartearen lehiakortasunerako eta ongizaterako erronkak aztertuko dira; […]

GEHIAGO >

Ikastola gure identitatea

Urriaren 4an, Jose Aranako Aretoan, IKASTOLA, GURE IDENTITATEA solasaldia egin zuten. Garenaz hitz egin, egiten duguna balioan jarri eta gaiaren inguruan ditugun zalantza eta kezkak partekatu zituzten.  Iñaki Etxezarretak kokatu zuen gaia eta galdera erantzun dinamika baten bitartez gai ezberdinak jorratu zituzten. Besteak beste, publiko-pribatu eztabaida eta etorkinak ikastolan gaia. Izaera kooperatiboaren inguruan sakontzeko MUko […]

GEHIAGO >

Matematika manipulatiboa

Aurreko astean, Leire Arana ikastolako profesionala, EHIko ikastaro batzuk ematen hasi zen Ferixalekuan. Arizmendi ikastolako eta kanpoko 4 irakasle talde elkartuko dira hurrengo hilabeteetan ostegunero matematika manipulatiboen ingurukoa gaiak jorratzeko.  3. ikasturtea da horrelakoak antolatzen dituztela EHIn eta lehenengoa da gurean Ferixalekuan egigo direla. Hezkuntzaren munduan aldaketa sakonen garaian gaudela onartuta, saio hauetan fokua matematikaren […]

GEHIAGO >

Hezkuntza ikuspegia hizkuntza gutxituetan

Atzo iluntzean “Hizkuntzak biziberritzeko estrategiak” Aditu ikastaroko lagunekin “Hezkuntzaren ikuspegia, hizkuntza gutxituetan” mahai-ingurua izan zuten Basabeazpin. Hezkuntza munduan lan egiten duten  Kakchiquelen, Nasen eta Nahuaten egunerokotasuna, trabak, errokak, eta ametsak ezagutzeko parada ezin hobea, elkar-truke ederra. Gaur goizean, berriz, ikastolan izan dira 18 partaideak eta Konfiantzaren Pedagogia ezagutzeko aukera izan dute. Lehenik solasaldi informatiboa eta […]

GEHIAGO >

EMAN PAUSOA Mundukiderekin

Gogoratu hurrengo igandean, urriaren 21ean, izango dela  IV. Mundukide Lasterketa Solidarioa. Animatu, egin hiruko taldea (gizonezkoa, emakumezkoa edo mistoa) eta hartu parte hauetako edozein modalitatean; korrika, Nordic Walking edo oinez. Eman izena gibarzabal@arizmendi.eus e-postan. Bideoa.

GEHIAGO >

“BIZI” NAFARROA OINEZ 2018

Lau herri, proiektu bat. Urriaren 21ean izango da aurtengo Nafarroa Oinez, Altsasun. Iñigo Aritza ikastola lau herriz osaturik dago: Ziordia, Olazti, Altsasu eta Urdiain. “BIZI” da aurtengo leloa; lelo laburra, indartsua, alaia, irekia eta positiboa. Bideoklipa eta kanta. Hemen luzatu diguten gonbidapena.

GEHIAGO >

Loramendi ikastolak 50 urte

Aurreko larunbatean omenaldi hunkigarria jaso zuten Loramendi ikastolako sustatzaile, guraso eta irakasleek. Lehenik, lehenengo promozioko ikasleek agurra dantzatu zieten. Jarraian, Arkupeko aretoan, ikastola nola eta nortzuk lagunduta sortu zen ikus-entzunezkoa ikusteko aukera izan zuten. Bideo ostean, Herriko Plazako eskaileretan, garai batean bezala, argazkia atera zuten garai hartako andereño, guraso, ikasle eta bultzatzaileak, momentuaren oroigarri. Kalejiran […]

GEHIAGO >

Kulturartekotasunaren inguruko proiektua

Batxilergoan ikasturtea ikastolaren izaeraren inguruko proiektua garatuz hasi bazuten, badator orain diziplinarteko beste proiektu handi bat. Hurrengo bi asteetan garatuko dute eta kulturartekotasunaren kontzeptuaren inguruan jardungo dira. Gaur, proiektuarekin lanean hasi eta berehala, Arrasatera joan dira ikasleak Gizarte Ekonomiaren inguruko foroaren harira Kulturaten antolatu duten erakusketa ikustera. Ekonomia Sozialaren inguruko antolaketa ereduen berri izan dute. […]

GEHIAGO >

Batxi 1Gkoak Bergarako Udal artxibategian

Aste honetan batxi 1. mailako giza zientzietako espezialitateko ikasleak Bergarako Udal artxibategia bisitatzen egon dira. Historia gaiaren baitan egin dute bisita. Dokumentu historikoak nola gorde, sailkatu eta zaintzen dituzten ikusi ahal izan dute. Uholde eta suteen kontra dokumentuak nola babesten dituzten, dokumentuak gordeta edukitzearen garrantzia…horrelako hizketagaiekin aritu ziren. Aurten Bergarako herriaren sorreraren 750. urteurrena izanda, […]

GEHIAGO >