BERRIAK

Ikastolako bizitza

Umezaintzakoak Mirandaolako Olentzeroren etxean

Asteartean Umezaintzakoak Mirandaolan egon ziren, Olentzeroren etxea bisitatzen. Bertan, Olentzero, Burduntzi eta ipuin kontalariarekin egoteko aukera izan zuten. Olentzeroren abestiak esaten duena gogoratu, eta txondorra nola egiten den azaldu zieten hauek. Gero, Olentzerok haurrak launaka hartu, eta elkarrizketan egon zen guztiekin. Goiza borobiltzeko, Legazpin bazkaldu, eta ondoren Arrasatera bueltatu ziren. Argazkiak.

GEHIAGO >

Arizmendikoak Mondragon City Challengen

Mondragon City Challengen I edizioa ospatu da aurten. Arrasaten egoitza duen nazioarteko txapelketa bat izanik, gazteen artean ekintzailetzaren kultura eta balio kooperatiboak sustatzea izan du helburu. Guztira, 16 eta 24 urte bitarteko 279 parte hartzaile aurkeztu ziren, Txile, Kolonbia, Hego Korea, AEB, Mexiko, Zibabwe, Espainia eta Euskal Herrikoak. Tartean, Arizmendiko Gaztelupe eta Almen guneko batxi […]

GEHIAGO >

Euskarazko Produktuen Katalogoa, Durangoko azokarako

Ate joka daukagu 56. Durangoko Azoka, eta eskaintza zabalean ez galtzeko, 0-12 eta 12-16 urteko haurrentzat, gida ezin lagungarriagoa argitaratu dute.  Eguberrietan oparitzeko katalogo bat da gida. Urtean zehar euskaraz ekoiztu diren materialak, jostailu eta jokoak, liburuak, komikiak, aldizkariak, informatika eta app-ak, DVD filmak, musika… Ehunka erreferentzia aurki ditzakegu guztira, 16 urte arteko haur eta […]

GEHIAGO >

Elkartasunezko 900.000 euro zortzi ikastolaren proiektuak bultzatzeko

Elkartasun Ikastolek 900.000 euro banatu dituzte ikastolen zortzi proiekturi laguntzeko. Bederatzi eskakizun egin ziren guztira, eta horietako zortzik egin dute aurrera. Guztira, 911.824 euro banatuko dituzte zortzi eskari horien artean. Senpere Kolegioa, Kanboko Ikastolen Etxea, Beskoitzeko ikastola, Tuterako Argia ikastola, Lodosako Ibaialde ikastola, Lesakako Tantirumairu, Bastidako ikastola eta Bilboko Harrobia ikastola izango dira diru-laguntzak jasoko […]

GEHIAGO >

Berrikuntza gure hezkuntza-komunitatera gerturatzen: Sakon-Mate IEMaren inguruko formazioa gurasoentzat

Aurten formazioetan murgilduta egiten ari gara udazkena. Ikastolan berrikuntza pedagogikoan ematen ditugun aurrerapausoak gure hezkuntza-komunitateko gurasoei gerturatzeko asmoz, hainbat saio antolatu ditugu zenbait astetan zehar.  Azkenengo formazioak, matematikaren ingurukoak izan dira. 400 guraso baino gehiagok eman zuten izena, eta eskaera handiari erantzuteko, gune ezberdinetan egin ziren saioak. Giro polita sortu zen, hizlari eta gurasoen artean.  […]

GEHIAGO >

Herri Txiki Altxor Handi eta ARIZMET PROIak BATUn

BATUko LH 5 eta 6koak hasita gaude bigarren PROIekin. 5. mailan Herri Txiki Altxor Handi eta 6. mailan ARIZMET delakoekin. Euskaldunon biziraupenaren oinarrien ikerketa egiten ari dira gazteenak, eta klima aldaketa izango dute ardatz, berriz, nagusiek. Galdera gidari hauexek izango dituzte etengabe presente ikasleek: “Nola kontatuko diegu kaqchikelei nola biziraun dugun euskaldunok ipuin musikatu baten […]

GEHIAGO >

Almeneko batxikoak Zubiak PROIean murgilduta

Pasa den astean batxiko ikasleak ikusi genituen Almen guneko geletan sakabanatzen, eta ondoren beste mailetako geletan irakasle edo saioen bideratzaile lanak egin dituzte. “Zer egin dezakegu kulturaren ondorioz gure inguruan ematen diren eskubide urraketak bistarazteko?” galdera gidariari tiraka eraiki zuten PROIa, eta bertatik sortu zituzten gai ezberdinen inguruko sentsibilizazio saioak. Argazkiak.

GEHIAGO >

Gaztaina erre eguna ospatu zuten Santa Teresan

Udazkenarekin batera, gaztaina garaia ere badator. Hori aprobetxatuz, urtero bezala Santa Teresako HHkoek gaztaina erre eguna ospatu zuten pasa den ostiralean. Argazkiak ikustea besterik ez dago, primerako goiza pasatu zutela ikusteko. Mila esker Joxe Juan eta Imanol gunera gerturatu, eta prestatu zenituzten  gaztainak goxoengatik! Argazkiak.

GEHIAGO >

Uribarrikoak Izenaduban eta txontxongilo saioan

Pasa den astean Uribarri gunekoak Izenaduba basoan egon ziren Euskal Mitologiaren nondik norakoak gertutik ezagutzera. Gure mitologiarekin lotutako pertsonaiak gertutik ezagutu eta, istorio eta kondairak entzuteko aukera izan zuten. Argazkiak. Ostiralean, berriz, Arrasateko Monterron parkean egon ziren. Bertan, Maider Alcelayk txontxongilo bidez kontatutako Lamiaren kondaira entzuteko aukera izan zuten. Argazkiak.

GEHIAGO >

Osasun Larrialdietakoak eguneratze ikastaroan

Pasa de asteburuan gure Osasun Larrialdietako erdi mailako heziketa zikloko irakasle diren Dorleta Sologaistoa eta Arantza Hernandezek, eguneratze ikastaro  bat egin zuten Iruñeako Erreferentzia Nazionaleko Zerbitzu, Produktu eta Osasun Arretarako Zentroan (ESTNA). Ikastaroan ezagutza praktikoak zein teorikoak eguneratzeko aukera izateaz gain, beste ikastetxe batzuetako irakasleekin elkartu eta Nafarroako ospitaleez kanpoko asistentziaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan […]

GEHIAGO >
17 / 184« First...10...1516171819...304050...Last »