BERRIAK

Ikastolako bizitza

Gaztelupeko ikasleak Julen Telleriari elkarrizketa, Galdegazten

Datorren eguaztenean, apirilak 18, DBHko hirugarren mailako Unai Laskurain, Alaitz Gamito eta Iñaki Arroyok EITBko Gure Kasa programako Julen Telleria elkarrizketatuko dute Goiena Telebistan. Almeneko ikasleak (Garazi Estebez, Nora Carmona eta Julen Mediavilla) opor aurretik izan ziren Galdegazte saioan Agurtzane Elorriaga txirrindulariarekin. Eguazteneko saioa 21:30ean izango da. Gaztelupekoen argazkiak, platoan.

GEHIAGO >

Gaztelupekoek musika tresnak egin dituzte birziklatutako materialarekin

Bigarren hiruhilekoan, DBHko lehenengo mailako ikasleek Musika tresnen sailkapena gaia landu zuten musika arloan. Hori dela eta, ikasitakoa praktikara eramanez, musika tresnak eraiki zituzten birziklatzeko materialaz. Amaitzeko, alde batetik, Gaztelupeko sarreran, erakusleihoan, erakusketa jarri zuten, apirila osoan ikusgai egongo dena, eta, bestetik, aretoan Trakamatraka ikuskizunaz gozatu zuten. Jon Urrutia artista, musikari eta sortzaileak eraikitako musika […]

GEHIAGO >

Mugikorrean, “Alexia Familia” App-a: oso aukera erosoa informatuta egoteko

Google Play edo App Store-ren bitartez deskarga daitekeen aplikazioa da, eta behin hori eginda eta identifikatuta (ikastetxeko kodea 6mn1 da), gordeta gelditzen da. Erosotasuna hortik ere badator. Azken bertsioa deskargatzerakoan, egiaztatzeko datuak sartu beharko dituzu. Pasahitza gogoratzen ez baduzu, alexia.arizmendi.eus helbidean sartu eta “zure pasahitza ahaztu duzu” sakatu. Hori eginda gero, gordeta geldituko dira.

GEHIAGO >

Udaberri jaia Umezaintzan

Aurreko astean Udaberri jaia ospatu zuten Umezaintzakoek. Urtero bezala kolorez eta musikaz bete zuten gunea, eta haurrek abestiak eta dantzak eskaini zizkieten hurbildu ziren guraso eta aitona-amonei. Horietako guraso batzuek egindako pastelak jateko aukera ere izan zen bukaeran! Udaberriari ongietorria egiteko modu paregabea! Argazkiak eta bideoa.

GEHIAGO >

Abesbatzakoak, Hondarribian asteburua

Arizmendi Ikastolako abesbatzakoak Hondarribian izan ziren martxoaren 10 eta 11n. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak urtero antolatzen du garai horretan Haur abesbatzen tailerra (aurtengoa, 12.a). Asteburuan, bi zuzendari ezagun (Oñatiko Ganbara abesbatzako Aitor Biain eta Zumaiako San Pedro abesbatzako Amaia Aldalur) izan zituzten musika gidari eta aisialdi-monitore talde bat, hainbat ekintzatan dinamizatzaile (jolas, gaubela, eskulanak….). Igandean familiendako […]

GEHIAGO >

Batxilergoko ikasleak Fagor Electronica bisitatzen

Aurreko egubakoitzean, batxilergoko lehenengo mailako giza-gizarte modalitateko ikasleak Fagor Electronican izan ziren. Ekonomia ikasgaian kooperatibismoa landu dutenez, bertatik bertara ezagutu nahi zuten eredu hori. Bisitan, lehenik eta behin, kooperatibaren inguruko aurkezpena izan zuten eta ondoren, bi negozio bisitatu zituzten. Irakasle eta ikasleek eskerrona adierazi nahi diete bertako profesionalei. Argazkiak.

GEHIAGO >

Kirola maite dut lemapean, Umezaintzakoen proiektua

Azkeneko bi hilabeteotan, bost urteko haurrak kirolen bueltan aritu dira, eta Kirola maite dut izeneko proiektua burutu dute. Zenbait kirol ezagutu dituzte, horien arauak zeintzuk diren, nola jolasten den etab. Horietako batzuk praktikatzeko aukera ere izan dute, eta horrez gain, bi kirolariren bisita izan dute: Iban Velasco txirrindularia eta Koldo Arruti, Logroñes futbol taldeko atezain […]

GEHIAGO >

Gaztelupekoak uraren bidean, Araotz inguruan

Aurreko astean, bigarren mailakoak Araotz aldera joan ziren uraren bidea egitera. Teknologia eta Fisika-Kimika ikasgaietan landu dituzten hainbat gai bertatik bertara ikusi zituzten, hala nola, energia motak. Uraren bidea egin eta Oletako zentral elektrikoa bisitatu zuten. Eguraldia lagun, gainera, primeran ibili ziren! Argazkiak.

GEHIAGO >