Gazteluondon Nerea Bergaretxe okulistaren bisita izan dute

Bosgarren mailako ikasleek, ikusmena gaia landu dute azken asteetan, eta gaiarekin amaitzeko Nerea Bergaretxe okulistaren bisita izan dute asteon. Argazkiak.
GEHIAGO >Bosgarren mailako ikasleek, ikusmena gaia landu dute azken asteetan, eta gaiarekin amaitzeko Nerea Bergaretxe okulistaren bisita izan dute asteon. Argazkiak.
GEHIAGO >Martxoaren 23an Debagoieneko hiru ikastolok antolatutako krosean ikasle zein herritar ugarik hartu zuen parte, giro alaian. Orduan ere euria lagun, goizeko krosak bertan behera geratu ziren, baina arratsaldez denetariko ekimenak antolatu ziren krosaren bueltan: tonbolak, bigarren eskuko azokak, dantzak, txosnak….. Egunean zehar Etxepare lizeoko laugarren mailako ikasle eta irakasleak Gaztelupen eta Almenen izan ziren gure […]
GEHIAGO >Batxilergoko Eneko Mateos, Maite Larrañaga eta Ane Martinez ikasleak European Youth Parliament-eko nazio mailako saioan dira eguaztenaz geroztik Kordoban. Europako kultura gutxituen egoera hobetzeko lege proposamena landuko dute. Goienakoak, hara abiatu aurretik, eurekin izan ziren. Albistea.
GEHIAGO >Apirilaren 16tik 22ra bitartean, astelehenetik igandera, gure bailaran izango dira Bretainiako trukeko partaideak. Ongietorria Almenen egingo diete frantses ikasgaiko Gaztelupe eta Almeneko ikasleek. Egonaldian hainbat ekintza, bisita eta txango egingo dituzte, hala nola Gernika eta Omara, Donostiara eta Bilbora. Asteburua familiekin pasatuko dute. Ongi etorri, bretoiak!
GEHIAGO >Aste Santutako oporretan bailarako neskek ez ohiko futbol entrenamendua izan zuten. Realeko entrenatzaileen gidaritzapean entrenatzeko aukera izan zuten arratsalde batez. Honi buruzko argazkiak, bideoa eta albistea (Goienan).
GEHIAGO >Opor aurreko azken egunean prest utzi zituzten patineteak lotzeko leku berriak Almenen, autobus geltoki alboko aterpean. Burdin eta heldulekuak Aretxabaletako Lanbide Eskolako (ALE) ikasleek egin dituzte Almenerako propio. Erabili ahal izateko norberak bere giltzarrapoa ekarri beharko du. Ea poliki-poliki lortzen den Almenerako bidea automobil barik egitea! Argazkiak.
GEHIAGO >Oporrak hartu orduko, azken asteetan, diziplinarteko beste proiektu bat jarri zuten martxan Almenen batxilergoko 1. mailan. Elkarrekin erabaki proiektuak euskara eta filosofiako gaiak hartzen ditu. Hona ikasleak gelan bertan zeudela grabatutako bideo labur bat.
GEHIAGO >Hiru dimentsioko inprimagailua estreinatzeko prest dute Almenen, Xabi Aranzabal irakaslearen laguntzarekin, batxilergo teknologikoko ikasle Unai Azkarate eta Iker Lekuonak muntatu, kalibratu eta martxan jarri ondoren. Eta lana benetan konplikatua zen! Tartean sistema egonkorragoa egiteko moduak diseinatu behar izan zituzten. Baina fundamentuz eta taxuz jardunda, ikasleek egoki burutu zuten lana. Benetan lan zorrotza eta emaitza ezin […]
GEHIAGO >Orain urte batzuk hasi ziren interakziorako ekintzak egiten Arimazubin, eta ordutik ez dute etenik egin, irakasleek onurak baino ez dizkietelako ikusten sortzen diren esperientziei. Oraingoan ere, maila desberdinetako haurrak (lehenengo eta laugarren mailakoak) elkartu dituzte irakurketa saio baten bueltan. Argazkiotan, nagusiak txikiei ipuinak irakurtzen.
GEHIAGO >Opor aurreko egunak sarri erabili ohi ditugu ospakizunetarako ikastolan. Hala, Aste Santu aurretik, Gaztelupe eta Almeneko BHko irakasleak Adunako sagardotegi batera joan ziren autobusa hartuta. Langileen arteko giro ona eta umorea ezinbestekoak dira edozein lanetan, baita gurean ere! Argazkiak.
GEHIAGO >