BERRIAK

Ikastolako bizitza

Arizmendi Ikastola, Copa Colegiales txapelketan

Copa Colegiales aurkezpena

Copa Colegiales txapelketan arituko da Arizmendi Ikastola Aurreko urte batzuetan bezala, aurten ere, estatu mailako Copa Colegiales saski-baloi txapelketan jokatuko du Arizmendi Ikastolak. Batxilergoko ikasleekin lehiatuko da, eta dagoeneko taldeen aurkezpena egin da, eta horrekin batera aurre-txapelketa ere jokatu da. Aurreko ostiralean, hilak 13, Gasteizko Marianisten ikastetxean izan ziren Arizmendi Ikastolako bi talde, neskena bata eta mutilena […]

GEHIAGO >

Garaipen esanguratsua AKEko mutilen futbolean

Kadete mutilak

Kadete taldeak, merezitako garaipena Futbol-denboraldi osoa zeraman Arizmendi Kirol Elkarteko mutilen kadete taldeak garaipenik lortu gabe. Bada, joan zen astean, 6 eta 3ko emaitzarekin gailendu zen Urki-B taldearen aurka egindako partiduan. Denboraldia hasi denetik ilusio, esfortzu eta ekimen handiz ekin dio taldeak bere jardunari, eta zapatuan etorri zitzaien horren saria. Asteroko bi entrenamenduetan, hutsik egin […]

GEHIAGO >

Mozorrotuta eta jai giroan dabil ikastola

Aratusteak Uribarrin

Aurreko asteari jarraituz, gaur ere, mozorro festa Haur Hezkuntzan Uribarrikoak aurreko astean hasi ziren inauteriak ospatzen. Urtero gai bat aukeratu ohi dute hangoek, eta horren gaineko mozorroekin etorri ikastolara. Gaueko animalia izan dira aurten: hontzak, sagu zaharrak… Gaur, berriz, etxetik ekarritako mozorroekin desfilea egin dute, hamarretakoa eta dantzaldia. Umezaintzan irakasleak pailazo jantziko dira eta goizean […]

GEHIAGO >

Dantzaz Konpainiaren oparia ikastolari

itzalak estreinaldia

Dantzagela 2.0 proiektua landu zuten Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklokoek lehenengo hiruhilekoan. Arriaga musikaria aintzat harturik, koreografiak prestatu zituzten Lehen Hezkuntzako lau guneetan. Horretarako Dantzaz Konpainiako dantzariak izan zituzten irakasle eta gidari ikastolako gaztetxoek. Amaiera borobiltzeko, Dantzaz Konpainiek prestatu berri duten Itzalak obraren estreinaldia egin zuten joan zen astean Gazteluondon, proiektuaren amaiera gisa. Hamaika dantzarik eta ile […]

GEHIAGO >

Urdelardero ospatu dute Eskoriatzan

Urdelardero Eskoriatzan

Aratusteei hasiera ematen lehenetakoak izan ohi dira Eskoriatzakoak. Horrela, atzo Eguen Zuri izanik, Urdelardero ospatu zuten Almenekoek eta Jose Aranakoek elkarrekin. Haurrek ziria txorixo eta jaki goxoekin eraman zuten ikastolara eta gero kalez kale kantuan ibili ziren. Bukatzeko herriko plazan elkartu ziren eta udalak eskainitako txistorra jan zuten. Goiz bikaina pasatu ondoren, arratsaldean ere festan […]

GEHIAGO >

Almenekoak eta Gazteluondokoak Terracotta Army erakusketan

Terrakotta Army erakusketa

Aste honetan, bi gunetako ikasleak izan dira Bilbon bisitari, Almenekoak eta Gazteluondokoak. Euskalduna museoan dagoen Terrakotta Army erakusketa bisitatu dute. Izan ere, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailakoek Txanela ikasgaian Txina landu dute, eta zer egokiago bertatik bertara haien kulturaren atal hori ezagutzea baino. Almenekoak asteartean izan ziren eta erakusketa hori ez ezik, Arte Ederrak eta Guggenheim […]

GEHIAGO >

Hiru ikasle EYPko hurrengo fasera

Gaztelupeko taldeko EYPko kideak

Hiru ikasle nazioarteko saioetarako  sailkatuta Aurten ere Arizmendi Ikastolako bi talde izan dira parte hartzen European Youth Parliament-eko hasierako saioetan. Almeneko taldean Jon Egidazu, Lorea Armendariz, Ainhoa Sanchez, Ainara Merino, Naiara Carmona eta Ariane Agilera aritu dira eta Gaztelupekoan, berriz, Jon Lizarraga, Laura Balanzategi, Jone Heriz, Ainhoa Murillo, Maider Azkarate eta Kepa Urzelai. Biek ala […]

GEHIAGO >

Musikaterapia saioak Santa Teresan

musikaterapia santa teresan

Aste honetan, musikaterapia saioak egin dituzte Santa Teresako txikiek Enara Gomez psikologoa Santa Teresako ikasle txikiekin, Haur Hezkuntzako lau eta bost urtekoekin, izan da aste honetan musikaterapia saio bi eskaintzen. Enara Gomez Arizmendi Ikastolako ikasle ohia da eta psikologian lizentziatua ez ezik, musikaterapian aditua ere bada. Egun, Arrasateko Musikate psikologia eta musikaterapia zentroko arduraduna da. […]

GEHIAGO >

Basabeazpin, ekintzaz betetako aste borobila

Txapel Txin Basabeazpin

Aste benetan berezia izan dute Basabeazpiko haurrek, ekintzez betetakoa. Lehenengo egunetik hasi ziren martxan Aretxabaletako txikiak Zaharren Egoitzara bisitan joanez eta bertan herriko aitita-amamekin Porrotx eta Porrotxinen emanaldia ikusiz. Martitzenean, berriz, San Blas eguna ospatu zuten eta Aretxabaletako usadioei jarraituz, norberak ekarritako hamarretakoa elkarrekin partekatu zuten. Aste erdian, eguaztenean, Almeneko 3 eta 4. mailakoekin batera […]

GEHIAGO >

Asteburuko kirol jarduerak bertan behera

  Asteburuko kirol jarduerak bertan behera Arizmendi Kirol Elkarteko eta Leintz Eskola Kiroleko asteburu honetako kirol jarduerak bertan behera geratu dira elurragatik. Beraz, larunbatean (otsailaren 7) eta igandean (otsailaren 8an) ez da partidurik jokatuko.  

GEHIAGO >