BERRIAK

Ikastolako bizitza

KiVa programa, formazio saioak irakasle eta gurasoentzat

Iaz Ikastolen Elkarteak abiarazi zuen eskola-jazarpena prebenitzeko programa da KiVa, eta jazarpena murriztea du xede. Finlandian garatutako eredu bat da. Aurten gurean Lehen Hezkuntzan jarri da martxan. Horretarako, KiVa taldea sortu da (gune bakoitzeko arduraduna, orientatzailea eta irakasle bat edo bi) eta irailetik ari dira formazioa jasotzen; aurreko astean gurasoekin batera egin zuten saio bat […]

GEHIAGO >

Euspot euskarazko spot lehiaketa abian jartzeko bileran ikastolako ordezkariak

Atzo, Euspoteko VII. edizioa antolatzen hasteko lehen bilera egin zen Artemanen. Bertan, G. Ibarzabal (HEF arduraduna) eta E. Balzategi (komunikazio arduraduna) ikastolako ordezkariekin batera Aretxabaletako udaleko, Foru Aldundiko, MUko eta Artemaneko ordezkariak izan ziren. Iazko balorazioa kontuan harturik hasi ziren aurtengoa prestatzen: helburuak, gaia, aurkezpena….. Euspot lehiaketak euskarazko sormena bultzatzea eta publizitate arloan euskararen erabilera […]

GEHIAGO >

Almeneko ikasleak bailarako herrietan zehar

“Debagoiena ezagutzen” proiektu lantzen dihardute Almeneko LHko laugarren mailako ikasleek. Hori dela eta, aurrekoan, Oñati, Antzuola, Bergara eta Elgeta herriak bisitatu zituzten. Informazio interesgarria jasotzeaz gain, ikaragarri ondo pasatu zuten! Bideoa.

GEHIAGO >

Arimazubikoak hasita daude igeriketa sustapen kanpainarekin

Dagoeneko Arimazubiko lehenengo ziklokoek egina dute ikastaroa, eta asteon, laugarren mailakoak hasi dira. Hiru astez arituko dira, egunean ordubete eginez. Kanpainaren asmoa da ikasle guztiei aukera ematea igerian ikasteko edo hobetzeko. Ikastaroaren amaieran, azken egunean, ur-jolasak egingo dituzte, eta aita-amak zein aitona-amonak ikustera joan ahal izango dira. Arimazubikoez gain, gainerako guneetakoek ere egingo dute (1. […]

GEHIAGO >

E! guraso, helduko al diozu erronkari?

Aretxabaletako guraso talde batek euskararen erabilera sustatzeko asmoz erronka baten parte hartzeko gonbitea egin die Aretxabaletako gurasoei: haur eremuetan astebetez euren arteko harremana euskaraz izatea. Ekimen horrekin seme-alabentzat eredu izan nahi dute. Horretarako, bi aukera izango dira: euskaraz egitea edo euskaraz egin ez, baina gainerakoek norberari euskaraz egiteko aukera ematea. Azaroaren 6tik abenduaren 1era bitartean […]

GEHIAGO >

Ezkurtxorekin Bolibarren Eskoriatzako lagunak

Urtero bezala hainbat ekintzaren bueltan aritu ziren aurreko zapatuan Jose Aranakoak Eskoriatzako Bolibar auzoan: ipuin zaharrak kontatzen, tiratxina jolasean, ibilaldia egiten….. Urteroko askaria ere tarteko, hurbildu zirenek gustura hartu zuten txokolatea. Eguraldia lagun, giro ederrean pasatu zuten arratsaldea. Bideoa.

GEHIAGO >

Gaztelupeko talde bat GALDEGAZTE saioa prestatzen

Astelehenean, GOIENAko Jokin Bereziartua kazetaria DBHko hirugarren mailako ikasle talde batekin egon zen Gaztelupen kazetaritzari eta Galdegazte programari buruzko azalpen bat ematen.Talde horretako hiru ikaslek otsailean pertsona ezagun bat elkarrizketatuko dute, eta astelehenekoa hori prestatzen hasteko jarduera bat izan zen. Goiena eta bailarako udalen arteko ekimena da saio hori eta aurten laugarrenez egingo da. Almeneko […]

GEHIAGO >

Arrasate Rugby Elkartekoak Gaztelupen eta Almenen

Urriaren 3an eta 4an AREko Igor Isasi eta Julen Barrutia DBHko ikasleekin izan ziren, ikasleei kirol horren berri emateko eta parte hartzera animatzeko helburuarekin. Solasaldian rugbyaren balioak azpimarratu zituzten (kooperazioa, errespetua eta anaitasuna) eta aurreko ikasturtean bezala, Mojategira hurbiltzeko gonbidapena jaso zuten, rugbya bertatik bertara ezagut dezaten. Bestalde, DBHko bigarren mailan unitate didaktiko bat landuko […]

GEHIAGO >

Arimazubikoak Hiruerreketan, Gatzagako museoan eta Jakionen

Laugarren mailako ikasleak, Txanelan lantzen ari diren gaia aprobetxatuta, Gatzagan izan dira aste honetan. Mendi buelta bat eginez, Hiruerreketara (Deba jaiotzen den lekura) joan ziren, eta ondoren, Gatzagako Gatz Museoa eta Jakion enpresa  bisitatu zuten. Ederto pasatu zuten irakasle zein ikasleek! Argazkiak.

GEHIAGO >

Umezaintzako lau urtekoak Santa Barbaran

Urriak ekarri dizkigun egun eguzkitsuak aprobetxatuta, Umezaintzako lau urtekoak Santa Barbaran izan ziren aurreko eguaztenean. Bertan, naturarekin bat eginda, jolasean aritu ziren, besteak beste, katagorrien bila. Hamarretakoa egin ondoren, eta goiza ederto amaitzeko, Zarugaldeko parkera  jaitsi ziren jolastera. Udazkena ate joka daukagun honetan, nola ez aprobetxatu, bada, hain egun ederrak! Argazkiak.

GEHIAGO >