BERRIAK

Oxfordeko B2 titulua ateratzeko azterketak

Pasa den ikasturtean lortu zuen Arizmendi ikastolak Oxford-eko azterketak kudeatu eta egiteko eskubidea. Azterketa hauekin B2 titulua lortzeko aukera daukate gure ikasleek. Aste pare bat dela egin zen proba hori Ferixaleku Gunean; 22 ikasle eta 2 ikasle-ohi izan ziren azterketa egiteko izena eman zutenak. Ea titulua lortzen duten!