BERRIAK

Otsailaren 11: Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Aste honetan ospatu da Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna; emakumeek aukeratzen dituzten ikasketa eta lan-esparruetan arrakala handiegia baita oraindik ere. Are gehiago emakumeek ikasketok eta lanbideok AUKERATU egiten dituztela  kontuan hartuta. Zenbait estereotipo, denok, izan emakune ala ez, barru-barruraino sartuta dauzkagunaren sintoma baita azken hori. 

Jarraian lotu dugun aurkezpenean, Elhuyar. aldizkariko kideek helarazi dizkiguten 12 emakumeren ereduak jaso ditugu eta haien lanen deskribapena ere bertan duzue. Haiei buruz gehiago jakiteko, Elhuyar Aldizkariko Istorioak atalean sartuta egin beharko duzue. 

Zuen etxekoekin istorio ezberdinak arakatzen pasatzeko aukera ederra daukazue hemen!

Hemen aurkezpena lotuta.