BERRIAK

Ostiraletako ikasle nekazariak

Almeneko LH3. mailatik 6. mailara arteko ikasleek ekintza berri bat daukate aukeran ostiral eguerdietan. “Ostiraletako ikasle nekazari”en taldea sortu baitute. Hainbat ikaslek eman dute izena. 

Bazkal osteko tartea aprobetxatzen dute Almeneko landa eremuan lanak egiteko. Ortua antolatzen eta egokitzen aritu dira ondoren bertan landaketak egiten hasteko. Neguko loreekin lorategitxo bat ere egin dute. Hori bai, errespetuz tratatzea eskatu dute. Landareei loratzeko aukera eman ahal izateko, alegia! Argazkiak.