BERRIAK

Ostiralean Ikastolaren Eguna, Biteri plazan
Ikastolaren Eguna

Aurten Ikastolaren Egunaren ekintza gehienak, aurrekoetan bezala, ostiral arratsaldez ospatuko diren arren, goizetik hasiko da jaia. Alde batetik Olarteko haurrek 10:30ean danborrada egingo dute Olartetik Seberora eta ondoren herriko plazara. Bestetik, Lehen Hezkuntzako ikasleek ginkana egingo dute Biteri plazan 9:00etan hasi eta 12:00ak bitartean.

Arratsaldeko ekintzen hasiera, 17:15ean
Ospakizunaren irekiera 17:15ean izango da txalapartarekin eta ikastolako bertsolari gazteen agurrarekin. Ordu berean, hasiko dira martxan tailerrak, puzgarriak eta txosnak. Taula gainera igoko diren lehenak ikastolako abesbatzakoak izango dira, 17:45ean, eta ondoren ikastolako kidez osatutako musika talde instrumentalekoen txanda izango da.

Santa Teresakoek Argitxori ongi-etorria
18:45ean izango da haurrentzako ordurik bereziena, orduan egingo diote-eta Argitxori ongietorria Santa Teresako txikiek harentzako propio prestatutako ikuskizunarekin. Ondoren, Maider Alzelai ikastolako gurasoak ipuin kontaketa eskainiko du txikienentzat. Jaiak aurrera egin ahala askotariko ikuskizunak izango dira ikastolako ikasle zein irakasleen eskutik (trikitilariak, parcour eta aerobic ikuskizuna, hainbat bakarlariren eta Jasan musika taldearen emanaldiak….).

Baita bestelako ekimen batzuk ere: apustu bitxiak eta azoka solidarioa, esaterako
Txosnetan taloak, pintxoak, freskagarriak, garagardoak…. egongo dira, eta baita apustu bitxiak ere. Horretaz gain, azoka solidarioa, KMKtako arropa salgai…. Aurkezle lanetan eta oholtzatik giroa alaitzen, berriz, Oihan Loiti eta Txomin Maidagan DBHko ikasle gazteak arituko dira.

Iazko Ikastolaren Eguna