BERRIAK

Ostiralean gauez takarradan korrikalariak, herrian zehar
TAFYD krosa_2014

Datorren ostiralean, urriaren 23an, egingo da zazpigarrenez Gaueko TAFYD krosa Arrasaten. Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako kirol eta aisialdiko arduradunek antolatzen duten krosa da, eta izenak dioen bezala, gauez egiten da; 20:00etan abiatuko da Ferixalekutik bertatik. 5,7 km. ko luzera dauka ibilbideak, eta herriko kaleetan zehar egiten da herritarren ¬animo eta aupaden artean. Izen-ematea 8 eurokoa da, aldez aurretik eginez gero, eta 10ekoa, egunean bertan 18:30etik aurrera. Ikastolako idazkaritzan (Ferixalekua, Otalora lizentziaduna, 8) eta Loramendi Kirolak Intersport dendan egin daiteke edo www.herrikrosa.com webgunean.