BERRIAK

Ostiralean, batxilergokoen Got Talent ikuskizuna

Ostiralean, apirilaren 29an, batxilergo 1. mailako ikasleek ikuskizuna eskainiko dute 18:00etan, Amaia antzokian. Ohikoa da Arizmendi Ikastolan ikuskizun hori, izan ere, batxilergoko azken urteari begira antolatzen den ikasbidairako finantza bideetako bat da.

Modalitateko talde bakoitzak hainbat esketx edo koreografia prestatu ohi du eta irakasleek beraiek ere ezustekoren bat prestatzen dute. Antolatzaileek entseguak ikusita aurreratu dutenez, “ikasleek benetan ikuskizun ona prestatu dute”.
Sarrerak bost euroren truke lor daitezke aldez aurretik ikasleei erosita edo egunean bertan leihatilan.