BERRIAK

Osasuntuber PROIa

Gazteluondo guneko LH 5.mailako ikasleak Osasuntuber PROIa lantzen ari dira. Bertan, osasunean eragin dezaketen faktore ezberdinak aztertzeko aukera izan dute: atsedena, elikadura, posturak, emozioak, aisialdia eta higienea. Azken hau sakonago lantzeko, hidrogela sortu dute Gaztelupeko DBH 4.mailako ikasleen laguntzarekin. Hauek, kimikan ikasitakoa baliatu dute ikasle gazteagoei beraien proiektuan lagunduz eta ikasketa bateratu bat eginez.

Argazkiak.