BERRIAK

Osasuna eta kirolarekin konprometitutako ikastetxeei diploma banaketa

Atzo, eguerdiko 12:30ean, DES proiektuko diploma banaketa izan genuen Almen gunean. Kirolak balioen heziketarako tresna gisa bideratzea eta ikastetxeetako ikasle, familien eta langileen arteko bizimodu osasungarriak sustatzea du helburu proiektu honek.

Bertan DES erakundearen lehendakaria eta proiektu honetan parte hartu duten ikastetxeak izan ziren. Ikastolaren izenean J.Iñaki Etxezarretak hartu zuen hitza. Hezkuntza Ez Formalak, bai kirol jardueren eta baita aisialdiaren bitartez, KPren markoaren baitan ikastolak dituen helburuak lortzeko  duen garrantzia azpimarratu zuen. DES erakundearen lehendakariak ere ekitaldian parte hartu zuen, proiektuan parte hartu duten ikastetxe guztiei eskerrak emanez. Jarraian diploma banaketari ekin zioten. Ikastolak urrezko maila egiaztatzen duen diploma jaso zuen Garikoitz Ibarzabalen eskutik. Zorionak proiektu honetan lan egin duzuen guztioi!! Argazkiak.