BERRIAK

‘Osasun mentala: zeure burua ulertzen ikasi’ hitzaldia Arrasateko Kulturaten

Treba Gazteak programari esker, 16 eta 30 urte arteko gazteek euren garapen prozesurako prestakuntzan laguntzeko bi hitzaldi antolatu dira. Lehenengoa otsailaren 7an izan zen, “Zure burua maitatzen ikasi” izenekoa; bigarrena, berriz, martxoaren 15ean 18:00etan izango da, Arrasateko Kulturateko Jokin Zaitegi gelan “Osasun mentala: zeure burua ulertzen ikasi” titulupean.

Izen ematea https://izenemateak.arrasate.eus/eu/ atariaren bitartez edo BAZera, 943 25 20 00 telefonora deituta egin ahal izango da.